Goya: ikuskizuna, diskurtsoak eta postandroginia
Asteetan entsegatutako ikuskizunak momentuan aztertzen dira orain, Twitterren azterketa bat-bateko eta askotan gupidagabekoaren erretratu distortsionatuaren laguntzarekin. Goya sarietako aurkezleak ere kontuan izan zuen dinamika berri hori eta biharamunean kronika epelagoa idatzi behar zuten kazetariekin gogoratu zen, euren lana “ezbaian” jarriaz. Goya sarien kritika idatzi berri dudan honetan bihar, asteartea, irakurria izan dadin, hainbat galdera egin nahi nituzke. Zer erreferiantzaltasun bilatzen du egun t’erdi beranduago informazio horren gogoeta baten bila dabilen balizko irakurle horrek? Hausnarketa askeago baten bila edo dagoeneko hainbat tuit irakurrita (norberarenak edo bestearenak), diskurtso propioa sortzeko gai izango ote da kazetari espezializatua?
Komunikazio paradigma berritu gabean, audientziaren esperientzia pertsonala kontuan hartzen zuen “obtrusive-unobtrusive” delako joera horren arabera, publikoak bere edo gertuko sentitzen dituen kontakizun horiek behar ditu. Gaur egun trending topic-ak ere ezartzen du, hein batean, audientziaren interesen agenda setting berria. Goya sariak, noski, domeka gaueko trending topic izan ziren. Telebistara begira egindako ikuskizun berariazkoa izan da orain arte, baina twitterren aroan, momentuan iruzkin amaigabeak sor ditzake. Etxetik telebista ikuskizuna ikusten eta tuiteatzen ari den jendearen artean, hainbat aldagai tartekatzen dira, oharkabean:
- Diskurtso ofiziala: Enrique Gonzalez Macho Espainiako Zine Akademiako presidenteak irakurritako diskurtso ofizialak Alex de la Iglesiaren pasa den urteko diskurtsoa indargabetzea zuen helburu; hau da, internet ez dela aurkaria, aliatua baizik. Irakurketa bera nahikoa traketsa izan zen, eta ez zuen bere mezua bideratzen jakin. Alex de la Iglesiak bai.
- Telebista ikuskizuna eta naturalitatea: Espontaneoen fenomenoa deigarria iruditzen zait. Extremaduran western bat (¿?????) bat sustatu nahi zuen tipo bat agertu zen eta errealizazioaren bidez beste espontaneo bat desagerrarazten saiatu ziren. Nago espontaneo horiek izan zirela saioaren osagairik freskoena. Hizkuntza gordina, soberan zegoen.
- Post-androginia. 70. hamarkadera arte gizonezkoak ziren protagonista nagusienak telebistan. Ikerketa batzuren arabera, %70era gerturatzen zen zenbateko hori. Harrezkeroz, joera hori orekatzen joan da. Eta emakume androginiaz hitz egiten hasi ziren ikertzaileak: emakume autonomo eta sendoaren eredu berria. Eva Hachek postandroginia berria azalarazi zuen: korbataren beharra zuena baina gizonezkoen eredua aintzat ez zuena. La piel que habito filmak gaueko irabazle izan behar ez zuen seinale.
