mondragon.edu > komunitatea

Bideo bat IKO graduaz

Mondragon Unibertsitatean izan zenean mintegi batzuk zuzentzen zineaz eta telebistaz, Martin Barker irakasleak, berau Aberystwyth-eko Unibertsitateko irakaslea, gomendatu zigun bideo bat egitea esplikatuz zer den Ikus-entzunezko komunikazioa gradu berria. Era horretara, esan zigun, jendeak jakingo du nortzuk zareten, zelan hitz egiten duzuen, konfiantzazko jendea zareten edo ez. Elementu inportantea izango da gradu berria sustatzeko.

Eta horixe egin dugu. Miren Ormazabal 3. mailako ikasleak egin du bideoa, Idurre Lazkano lankideak tutorizatuta, Aitor Arregiren laguntzarekin. Bertan, Barker jaunak gomendatuta legez, irakasleok eta ikasle sorta bat agertzen gara, bakoitza ikasketen arlo bat azaltzen. Uste dut emaitza txukuna dela, bideoak ederto ispilatzen duela gure gradua, Ikus-entzunezko komunikazioa.

 

Kategoria: Sin categoría | Etiketak: , , , , , .

Gehitu zure iruzkina