mondragon.edu > komunitatea

Author Archives: Aitor Zuberogoitia

Ardatz bi etorkizuneko ikerketetarako

Dela IKTen hedapen geroz eta zabalagoari erantzute aldera, dela Ezagutzaren Gizarteak eragindako informazio-hazkunde itzela kudeatzen ikasteko, dela bi arrazoion eta ihes egiten digun besteren baten baturagatik, geroz eta gehiago dira hezkuntza eta komunikazioa uztartzen dituzten ikasketak eta ikerketa-lerroak (Euskal Herrian bertan daukagun katedra hau ere esanikoaren erakusgarri da). HUHEZIko (Mondragon Unibertsitatea) doktorego programan ere, bigarren [...]

Sin categoría an argitaratua | Etiketak: , | Iruzkin bat idatzi

Leon-kastillo neutroez

Eneko Bidegain lankideak esan dit frantsesez pile ou face esamoldea dela gaztelaniazko cara o cruz-en pareko. Orotariko Euskal Hiztegiak ondo jaso eta Iñaki Elortzak aldiro gogorarazten digunez, berriz, tradizioz leon-kastillo lokuzioa erabili izan da Hego Euskal Herrian bi esamoldeon ordain modura (“León-Castillo botatzen / formal ziran asi, / Txertubik suertia / ziyon irabazi…”). Zer dela-eta [...]

Sin categoría an argitaratua | Etiketak: , , | Iruzkin 1

EITB aurrera begira: hiru proposamen

Argia astekarikoek eskatuta, hauteskunde-osteko panoraman EITBk dituen desafioei buruz hausnarrean jarri nintzen. Hona, labur-labur, hausnarketaren ondorioz burura etorritako hitru ideia nagusiak: EITB erakunde publikoa da, baina horrek ez du esan nahi unean uneko hauteskunde-emaitzen menpe egon behar duenik. Beronen izaera eta eginbideari buruzko kontsentsu zabala berritzeko garaia da (ez gaude duela 30 urteko kinka berean), [...]

Sin categoría an argitaratua | Etiketak: , | Iruzkin bat idatzi

Tokiko hedabideak eta euskara: eztabaidarako puntu batzuk zortziko txikian

1. Eusko Jaurlaritzak 2008an kaleraturiko IV. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, 665.800 hiztun potentzialek osaturiko hizkuntza-komunitatea ei da euskaldunona; diasporako lagunak ere aintzat hartuta 800.000 euskaldun ere ba ei garela diote beste batzuek, eta bada datuok puztuta daudela nabarmentzen duenik (irakur adibidez artikulu hau erdialdetik aurrera). Jo dezagun, edozelan ere, milioi erditik gora garela. Asko ala gutxi [...]

Sin categoría an argitaratua | 3 Iruzkin