mondragon.edu > komunitatea

Blog artxiboak

Ardatz bi etorkizuneko ikerketetarako

Dela IKTen hedapen geroz eta zabalagoari erantzute aldera, dela Ezagutzaren Gizarteak eragindako informazio-hazkunde itzela kudeatzen ikasteko, dela bi arrazoion eta ihes egiten digun besteren baten baturagatik, geroz eta gehiago dira hezkuntza eta komunikazioa uztartzen dituzten ikasketak eta ikerketa-lerroak (Euskal Herrian bertan daukagun katedra hau ere esanikoaren erakusgarri da). HUHEZIko (Mondragon Unibertsitatea) doktorego programan ere, bigarren [...]

Sin categoría an argitaratua | Etiketak: , | Iruzkin bat idatzi

Eskerrik asko, Petrov!

Euskal Telebistak 30 urte bete dituela aprobetxatuta, Rosa Zufíaren gidaritzapean erreportaje-saio ederra ekoiztu dute Euskal Telebistako bi kateetarako. 80. hamarkadan esanguratsua izan zen Petrov teniente sobietarraren izenaz baliatuta, azken 30 urteetan jazotako egitate esanguratsuenak biltzen ditu telesaioak, eta saioa larunbatean ikus daiteke euskaraz, eta ostegunean, gaztelaniaz. Gaur ikusi dudan saioak, Los Ramones taldearen azken kontzertua [...]

Sin categoría an argitaratua | Etiketak: , , , , , , | Iruzkin bat idatzi

Euskaldunak Internetekiko uzkurrago ote?

Duela zenbait aste egin genuen Xilaba bertso txapelketaren balorazio biltzarra, Senperen (Lapurdi). Besteak beste, txapelketarako ateratzen den liburuxkaz hitz egin genuen. Inprimatutako aleak gutxitzeari begira (iduriz, batzuk sobratu ziren), ideia bat bota zen talde txiki batetik, hurrengo txapelketei begira (aurtengo Txapelketa Nagusirako balio du): txapelketari buruzko informazio hori emango lukeen telefonoetarako aplikazio bat sortzea; dinamikoa izango litzateke, [...]

Sin categoría an argitaratua | Etiketak: , , , , , | 4 Iruzkin

Telebista korporatiboa Interneten: negozio berria

Aurrekoan “Brocante tecnológica” ideien ferian izan ginen, telebista korporatibo baten proiektua aurkezten. Harrera ona izan zuelakoan nago. Jendea berehala interesatu zen horrelako erreminta batek ekar ditzakeen abantailen inguruan. Gure proposamena izan zen astean behin hiru minutu inguruko erreportajeak emititzea, unibertsitatean MUtelebistarekin egiten dugun moduan. Hasieran eman dezake gutxi dela, baina astez aste artxibategia handitzen doa, eta bertan [...]

Sin categoría an argitaratua | Etiketak: , , , , , , , | Iruzkin bat idatzi