mondragon.edu > komunitatea

Tag Archives: telebista

Telebista korporatiboa Interneten: negozio berria

Aurrekoan “Brocante tecnológica” ideien ferian izan ginen, telebista korporatibo baten proiektua aurkezten. Harrera ona izan zuelakoan nago. Jendea berehala interesatu zen horrelako erreminta batek ekar ditzakeen abantailen inguruan. Gure proposamena izan zen astean behin hiru minutu inguruko erreportajeak emititzea, unibertsitatean MUtelebistarekin egiten dugun moduan. Hasieran eman dezake gutxi dela, baina astez aste artxibategia handitzen doa, eta bertan […]

Sin categoría an argitaratua | Etiketak: , , , , , , , | Iruzkin bat idatzi

MTVren programazioa eta nerabeak

Orain dela urte t’erdi eskas martxan jarri zen MTV katea dohaineko emisioan estatu espainiarrean, Lurreko Telebista Digitalaren lizentzia esleipena aprobetxatu zuen Net TV ekoiztetxeak lortutako kate bat alokatzeko. MTV ibilbide luzeagoa duen arren Estatu Batuetan, bere eskaintza ezezaguna zen 2010 urtera arte Hego Euskal Herriko publikoarentzat. Musikaren eta bideoklipen merkatuaren monopolioa estatu mailako Canal + […]

Sin categoría an argitaratua | Etiketak: , , , , , , | Iruzkin bat idatzi

Auschwitz eta telebista

Blog honetan bertan aipatu duzue dagoeneko ikus-entzunezkoek eta teknologia berriek gaur egun duten indarra eta gazteen artean lortzen duten begirune eta mirespena. Telebistaren papera ere ezinbestekoa da erabilera horiek gazteengan sortzen duten harridura aztertzeko eta aldi berean, profesionalongan sortzen duen nahasmena ulertzen saiatzeko. Egin beharreko gogoeta hauxe litzateke. Ikus-entzunezkoen garaian gauden honetan, posible ahal da […]

Sin categoría an argitaratua | Etiketak: , , , , , , , | 3 Iruzkin

Film merkeagoak egiteko aukera

Begi bistakoa da gero eta gehiago erabiltzen direla sakelako telefonoak, argazki-kamerak eta enparauak ikus-entzunezkoak egiteko. Orain gutxira arte, tresna horiek baliatu izan dira, batez ere, aisialdirako, blogetarako, bat-bateko irudi informatiboak hartzeko edo modu sortzaile edo esperimentalean erabiltzeko. Egun, ostera, zirkuitu komertzialean sartzen hasi dira gailu horiekin egindako ekoizpenak. Argazki-kamerekin ateratako irudien kalitateak erakutsi du maila […]

Sin categoría an argitaratua | Etiketak: , , , , , , , | Iruzkin bat idatzi