Eugenio Astigarragak Gironako Unibertsitatean emandako hitzaldiaren berri


Joan zen urteko Abenduaren 20an, Gironako Unibertsitateko Hezkuntza eta Psikologia Fakultatean bertako ikerketa talde batek antolatutako mintegi baten parte hartzeko izan nuen aukera. Mintegiaren izenburuaren harira –La connexió entre teoria i pràctica en la formació inicial dels Mestres: metodologies basades en situacions pràctiques reals-, Kasuetan oinarritutako formakuntzaren inguruan ditugun esperientziak eta praktikak azaltzea eskatu ziguten. Mintegian, 10 pertsona inguru bildu ginen (Girona eta Bartzelonako Unibertsitateko irakasleak, Eskoletako irakasleak -Lehen eta Haur Hezkuntzakoak- eta Fakultate horretako ikasleak).

 

Mintegiaren helburuak, hauek ziren:

–          “Ezagutza praktikoa” zer den irudikatzea eta finkatzea, hori gauzatzeko oinarrizko ezaugarriak finkatuz.

–          Kasu praktikoetan oinarrituriko esperientziak ezagutzea eta horiek garatzeko ezaugarri metodologiko garrantzitsuenak aztertuz.

–          Oinarrizko protokolo bat garatzea “Egoera praktiko errealak” erabiliz.

 

Mintegiaren lehen zatian, goizez, Bartzelonako Unibertsitateko Teresa Mauri doktoreak, gaiaren inguruko hitzaldi sakon bat eman zuen titulu honekin: El conocimiento práctico y su desarrollo: los puentes entre el conocimiento teórico y la experiencia práctica (bukaeran aipatzen den Bibliografian, berak gomendatutako irakurgaiak aipatzen dira).

 

Goiza bukatzeko, ikerketa taldearen helburuen ikuspuntutik Teresa Maurik egindako aurkezpenak ematen zituen aukera teoriko-praktikoak aztertzeko talde txikietan elkartu ziren.

 

Lehen zati honetan egindako ekarpenak eta eztabaidak argigarriak izan ziren niretzat, orduan irudikatzen hasi nintzelako beraien Kasuen erabilpena eta guria nahiko desberdina zela (oraindik ez dut oso argi hau, baina tira). Guk Kasuak, orokorrean, irakasleok gertatzen ditugu ikasleekin gelan erabiltzeko, hor dauden eduki desberdinak landuz; beraiek, berriz, Kasuak praktiketan dauden ikasle-irakasleek (bikoteka) gertatzea nahi dituzte, gero gelan aurkeztu eta egoera horiek erabiliz, klaseetan ikusitakoa praktikan nola gauzatzen den eta gertatutakoaren arabera nola jokatu irudikatzeko. Baina, nire ustez -gero arratsaldean egindako galderak aintzat hartuz-, beste helburu bat ere badute, eta hori, lanean dauden irakasleek etengabeko formakuntzaren beharra ikustea dela esango nuke (Kasua aurkezterakoan, ikasleengandik jasotzen dituzten ideiak eta proposamenak, teoria berrien aurrerapenaz eta aplikazioaz jabetuko direlakoan).

 

Aurrekoa ikusiz, gertatutako aurkezpena eta dinamika aldatu beharra izan nuen, beraien nahi/beharretara egokitzeko asmoarekin. Aurkezpenean, sarrera motz bat Kasuei, eta gero adibide batzuk erabili nituen (1. Mailan, 2. Mailan, 4. Mailan eta Tknikan erabilitakoak).

 

Kasu desberdinen azterketa egin ondoren, berriro talde txikietan beraien errealitaterako baliagarria izan zitekeena aztertu zuten, eta hor nabariago jarri zen beraien beharrak beste bide batetik zihoazela; horren azalpen bat, beraiek lana Ikasgaietatik (Literatura, Heziketa Fisikoa, Hezkuntza Berezia…) egiten dutela eta ikuspegi hori oso barneratuta dutela izan daiteke, baina seguru klabe gehiago ere badaudela hori hobeto ulertzeko (gaiaren ikuspegia: teoria eta praktiken arteko erlazioak, Eskoletako irakasleekin duten harreman estua…).

 

Han utzi nituen lanean, nik Bartzelonarako trena hartu behar nuelako hurrengo goizean etxera bueltatzeko. Hala eta guztiz, bizpahiru galdera edo kezkekin gelditu nintzen: a) horrelako foro/saretan gero eta parte gehiago hartzeko beharra; b) egiten dugunaren inguruan hausnartzeko beharra, eta batez ere horiek ebaluatzeko/baloratzeko Hezkuntzak maila desberdinetan behar dituen berrikuntzak eta aldaketak bultzatzeko; c) beste nonbaitera joan aurretik, ahal den eta ondoen ezagutzea beraien errealitateak, nahiak, beharrak…

 

 

Bibliografía

 

Clarà, M.; Mauri, T. (2010a): Una discusión sobre el conocimiento práctico y sus relaciones con el conocimiento teórico y la práctica. Infancia y Aprendizaje, 33(2), 199-207

Clarà, M.; Mauri, T. (2010b): El conocimiento práctico. Cuatro conceptualizaciones constructivistas de las relaciones entre conocimiento teórico y práctica educativa. Infancia y Aprendizaje, 33(2), 131-141.

Coll, C. (2010): La centralidad de la práctica y la dualidad conocimiento teórico/conocimiento práctico. Infancia y Aprendizaje, 33(2), 151-159

Levin, B. (1995): Using the case method in teacher education: the role of discussion and experience in teachers’ thinking about cases. Teaching & Teacher Education, 11(1), 63-79.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu