mondragon.edu > komunitatea

Upgrading Europe

Upgrading Europe (2012-2015) Europa balioari ikuspena emateko eta bide batez, kalitatezko europar demokrazia transnazional bat duen XXI.mendeko Europar Batasun hobe bat sustatzeko europar egitasmo bat da. Egitasmoaren ardatzak gizarte zibilaren parte-hartzea, europar instituzio eta Europar hiritarren arteko lotura, sare lana, hezkuntza europar hiritar aktiboaren oinarrizko elementu katalizatzaile gisa, solidaritatea eta europar politika berri bat dira.

Egitasmo honen testuinguruan, ostiralean hilak 16, Biterik europar mailako jardunaldi batean parte-hartuko du Bilbon. European University College Association-en parte diren 8 herrialde desberdinetako ikasle-egoileak etorriko dira eta Europar hiritartasunari eta komunitate parte-hartzaileari buruzko gaiak, besteak beste, jorratuko ditugu elkarrekin.

Gure etxetik Leire, Laida, David, Itsaso, Maitane, Ander eta Dani joango dira. Goizez jardunaldietan parte-hartu eta bazkaldu ondoren, atzerritik etorritako lagunei Bilbo erakutsi eta Alde Zaharrean bueltaka ibiliko gara. Ez da plan txarra gero!!!

Kategoria: Barne antolakuntza | Etiketak: .

Gehitu zure iruzkina