Garapenerako kooperazioan parte hartzen


Aspaldiko amets bat egi bihurtzeko puntuan gaude. Etiopiako Wukro hiriak garapenerako bidean emango duen pauso txiki baten laguntzaile zuzena izango da Haima. Mondragon Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentroa eta Etiopia Utopia Fundazioaren arteko elkarlanaren bideratzaile izan da Biteriko Haima Talde Solidarioa.

Gobernuz kanpoko elkartea sukaldari eskola baten inguruan biratuko duen proiektu eskerga abian jarriko du Wukron eta Eskola Politeknikoko diseinu sailak, 3.mailako ikasleen laguntzaz, SABORES proiektuaren irudi korporatiboa egingo du.

Ariketa honen aurkezpena datorren asteazkenean egingo diegu ikasleei.

Horra Fundazioarekin lan egiten duen beste talde baten Wukrora bisita.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu