SozialKlown


“Klown izatea, bizi jarrera da nagusiki. Begirada deskolonizatzea da. Industria iraultza eta gero, txunditzeko gaitasuna galdu zuen mendebaldeak. Pertsona heldu bihurtzea, bat batean, harridurari uko egitea bilakatu zen; kaikutzat juzkatuko zintuzten bestela. Gure osasun emozionala eta erlazionatzeko modua galera honetatik osatu ez direlakoan nago.

Harritzera jolasten badugu, zera esaten du garunak: harrituta nagoela iruditzen zait. Baina, zerekin? Eta orduan, arreta jartzen du. Eta orduan, lehenago oharkabean pasa zaion zerbait (ia dena, ia beti, pilotu automatikoa piztuta bizi garelako maiz) ikusi egiten du, usaindu, entzun, sentitu, dastatu … Egiatan nahiz txantxetan txunditzen garenean, gure arnasa aldatu egiten da. Harridurak, indarra arnasa hartzeko momentuan egitea eragiten digu. Airea hartzean. Arnasa hartzean orainaldiarekin konektatzen gara, testuinguruarekin, geure barruarekin eta geure inguruarekin. Mundutik eta gure aurretik joan zirenengandik hartzen dugu, bizitzaren katean geure ekarpen propioa egin ahal izateko behar duguna.

Klownaren begirada, aurrez aurre, begi handiekin, bekainak jasota, harridura existentzial baten adierazpen teknikoa da. Inozentzia handiko begirada da. Zalantza da bere egoera naturala. Dena zalantzan jartzen duen (baita bere burua ere) baten begirada da.”

Virginia Imaz

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu