Blog artxiboak
Eskua luzatuz mundua eraiki
Aspaldi ez dugu Haima taldearen berririk izan esparru honetan. Ixileko lanean ibili garelako da hori. Etiopian lan egiten ari den GGKE batekin harremanetan egon gara lanean gogo biziz, proiektu bat finkatzeko asmoz. Erakunde honek, injineruz beterik gaudenez, proiektua guk geuk garatzea eskatu zigun eta gure ezintasuna onartzeaz bat, graduko 3.mailako POPBL bezala planteatzea otu zitzaigun. [...]
bTTt
Bizikleta aztikeriazko gailu bat da. Erabiltzailearen arabera beti ere, jostailu bat izan ohi da haurren eskuetan, baita kaleetako banku eta eskudeletan artazika dabiltan gazteentzat ere (bizi-estilo bat esango dute beraiek), beste hainbesteentzat automobilek sortzen duten kontaminazioari aurre egiteko tresna bat (beste bizi-estilo baten bila hauek ere), mordoxka bat auskalo zenbat garajetan hautsa biltzen ari dira [...]
LiteraturT
Literatura gauza asko izan daiteke, edo eta berez, bada. Barrenak zirikatu, bidegabekeriak salatu, sentimendu desberdinen astintzaile eta beste hainbat lan eta betebehar izan ditu. Badira pertsonak ezin dutenak liburu bat baino gehiago batera irakurri, eta beste batzuk ordea hiru eta lau irensten dituzte irakurtzen ari diren istorioak nahasteko beldurrik gabe. Eta beste muturrean badago mordoxkatxo [...]
Ordiziko Sueskola
Aurten Biteriko Larrialdi Taldea sekula baino interesatua dago sua eta bere inguruko ezaugarriekin. Eta nik suari baino errespetu gehiago diet espazio itxiei. Errespetua esan al dut, beldurra esan nahi nuen. MC 2.2. Sueskola Lauzpabost metro koadroko gela batean nago. Erdi erdian. Keak itsutua nauka eta inpernuko zuloan baino bero gehiago egiten du. Zakarrontzi baten itsura [...]
