Aurreko batean ikasgelan aipatu genuenez, hartuko ditugu larunbaten batzuk elkarrekin hortik zehar egunpasak egiteko. Asmoa aipatu genizuen eta aukeraren bat edo beste iradoki ere bai:
PERU HARRI museoa, Leitzan
Xabier Santxotenaren museoa, Arizkunen.
Baina horiek iradokizunak baino ez dira, hitz egiten hasteko. Proposatu zeuk ere erakargarria iruditzen zaizun zerbait. Urtarrilaren 10era bitarteko tartea hartuko dugu horretarako. Urtarrilaren 12an, berriro ikasgelan bildutakoan, bozkatu egingo dugu ea zein egun eta zein plan aukeratzen dugun. Lehenengo bat egingo dugu, urtarrilaren amaiera aldera-edo?
Egin zure proposamena eta etorriko da erabakitzeko unea. Proposatuko guztietara ezingo gara joan, jakina!, baina ideiak biltzea denoi etorriko zaigu ondo bestelakoetarako ere!
