mondragon.edu > komunitatea

Blog artxiboak

EKTkideok nondik nora ibiliko gara txangoetan? Bota, bota planak…

Aurreko batean ikasgelan aipatu genuenez, hartuko ditugu larunbaten batzuk elkarrekin hortik zehar egunpasak egiteko. Asmoa aipatu genizuen eta aukeraren bat edo beste iradoki ere bai: PERU HARRI museoa, Leitzan Xabier Santxotenaren museoa, Arizkunen. Baina horiek iradokizunak baino ez dira, hitz egiten hasteko. Proposatu zeuk ere erakargarria iruditzen zaizun zerbait. Urtarrilaren 10era bitarteko tartea hartuko dugu […]

Sin categoría an argitaratua | Etiketak: , , , , , , , , , , , , , | 4 Iruzkin

Joserra Garzia: Equidisto historikoa, frontismo berriaren aitzindari?

Bere ibilbidearen berri eman zigun Joserrak. Saltsa askotan ibilitakoa da bera, ibilia denez! Instituzionalizazio-garaiaz geroztiko euskalgintzaren baitako frontismoaz aritu zitzaigun: AEK eta EKB alde batetik, HABE eta Hizkuntza Politikarako sailordetza(k) bestetik 80ko hamarkadaren hasieran. 2010. urteraen bueltan, berriz, alde batekoak zein bestekoak, hitzez behinik behin, elkarlanaz, sinergiez eta antzekoez mintzo gara. Orain arteko euskaltzaleon osagarritasun […]

Sin categoría an argitaratua | Etiketak: , , , , , , , , , , , , , | 4 Iruzkin

Imanol Lazkano & Laxaro Azkune eta Xabier Montoia & Ibon Rodriguez: a zelako pareak karakolak eta bareak!

Elkarren ondoko bi mundu osagarri, jarraiduraren eta irekirudaren bi ertzak elkarren segidan. Alde askotatik iruditzen zait interesgarri bi bikote horiei erreparatzea: euskaldunon zahartasuna eta berritasuna, hitzaren eta musikaren arteko garrantziaren erlatibotasunaz, zortziko txikiaren eta musika esperimentalaren uztardura… Hori guztia gara; hori behintzat bai! “Dirua ez den beste zerbaitek zirikatu behar zaitu bertsotan aritzeko. Herriarekin bat […]

Sin categoría an argitaratua | Etiketak: , , , , , , , , , , , , , | Iruzkin 1

Iñigo Iñurrategi: zer ote delako hizkuntza-ekologia?

Gehientsuenontzat ezaguna da hizkuntza-ekologia kontzeptua, baina zer ote dago kontzeptu horren baitan? Horixe argitzera etorri zitzaigun Iñigo. Hizkuntza-ekologiaren teoriaz, etikaz eta politikaz aritu zitzaigun. Eskaini zizkigun hausnartzen jarraitzeko zantzu berrituak. Zuri zeuri zer iruditu zitzaizun interesgarrien? Zenbat hizkuntza (hiztun eta hiztun komunitate) dauden hilzorian? Zein arreta txikia eskaintzen zaion gai honi Gobernuz Kanpoko Erakundeen egunerokotasunean? […]

Sin categoría an argitaratua | Etiketak: , , , , , , , , , , , , , | 2 Iruzkin