Andonik eskaini zigun saioaren harira, makinatxo bat gogoeta ekar ditzakegu harira, errepaso ona eman baitzion bere ibilbideari.
Gogoeta bat aukeratzen jarrita, honakoa ekarri nahi dut:
Esaten zigunez, beren belaunaldiko bertsolariek –eta bertsozale antolatuek, orobat- obsesio bat izan dute: Bertsolaritza zabaldu! Euskal Herri osoan, komunikabideetan, plaza erraldoietan eta txikiagoetan… Zabaldu eta hedatu ahalik eta gehienengana, ahalik eta leku eta formaturik gehienetara.
Hori izan da orain arteko belaunaldiaren funtsa. Zein izango da, baina, hurrengo belaunaldiaren helburu nagusia? Egañak iradokitzen zuenez, sakondu aditza izan daiteke, agian, datozen belaunaldiek lantzen jarraitu beharreko gakoa.
Eta bertsozaletasunean gertatzen den eran, beste eremu batzuetan ere sakontzeko tenorea heldu zaigulakoan nago: irakaskuntzan, euskaldunen elkarteetan etab. Kuantitatiboki aurrera egin dugu zenbait eremutan. Argi dago hori. Hala ere, kualitatiboatasunari ere arretatsuago begiratu beharko diogu, ezta? Zabaldu dugun horretan sakontzea, alegia.
