H-ren erabilera


Bokalez hasten diren zenbakiek h dute hasieran: hamar, hogei, hiru…

Erakusleek h dute hasieran: hau, hori, hura…

Aditzetan hi pertsonari dagozkion formetan: hator, haiz…

Banakako hitzak:

  • Hitz hasieran: hitz, hasi, herri, hartu, heldu, helburu, huts…
  • Bokalen artan eta diptongo eta bokal artean: ahal, behe, ohol, ohitura, ehun, aho, ohiko, ohar, bihurtu… (baina goi, ziur, ziurtagiri…)

Kontsonante ostean ez da h letra idazten: hilerri, zutabe, hilotz; eta ez *hilherri, *zuthabe, *hilhotz… Salbuespenak, leku izenak: Ainhoa, Atharratze … edo mailegu berriak: anhidrido, inhalatu…

Hauek dira ohiko akats batzuk: *zihur, *hospital, *ihaz, *lehio, *ohiu, *lehiatila, *leihaketa

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu