Blog artxiboak
Guraso elkargunea
Gure izaerari jarraiki, Hazitegitik ekimen komunitario berri bat abian jartzeko asmoa dugu. Dakizuenez umea garatzen den testuinguruetan eragin nahi dugu positiboki. Garapen testuinguru garrantzitsuena familiartekoa izanik, gure testuinguru hurbilenean, hau da, Eskoriatzako herrian, familiekin batera elkargune bat garatu nahi dugu umearen garapenaz eta bere beharrez berba egiteko. Nola izan guraso “hobea” gure umeentzako? Bide horretan [...]
Haur Hezkuntza Katalunian III
Sarrera berri honekin amaiera emango diogu Kataluniara Haur Hezkuntzako esperientzia interesgarriak ezagutzeko eginiko bidaiaren kontakizunari. Kontakizunaren azken kronika honetan bi haur eskolatan ikusitakoak izango ditugu hizpide: Cascavell eta Cespedes haur eskolak. Cascavell haur eskolari dagokionez, azpimarratzekoa iruditu zitzaigun bertako langile guztien inplikazioa. Garbitzaileek eta sukaldeko langileek bere egiten dute eskolako proiektua. Esan gabe doa proiektu [...]
Haur Hezkuntza Katalunian II
Aurreko honetan ere hitz egin genuen Kataluniako Haur Hezkuntzaren egoera ezagutzeko egindako bidaiaz. Oraingo honetan ere, hizpide izango ditugu han ikusi eta ikasitakoak, kasu honetan, Vic hirian eta bere inguruan ezagututakoak hain zuzen. Lehenik eta behin, aitortu behar dugu oso harrera ona egin zigutela Universitat de Vic-en. Eurei esker aukera izan genuen bertan eskaintzen duten [...]
Haur Hezkuntza Katalunian I
Haur Hezkuntzaren esparruan, Katalunia beti izan da erreferentziazko herrialde bat. Oso bestelako arrazoiak egon dira erreferentzialtasun hori aitortzeko: haur eskola batzuen esperientzia arrakastatsuak, Rosa Sensat moduko irakasleen erakunde eredugarria, erreferentziazko autoreak, argitalpen zerbitzu entzutetsuak, irakasleen prestakuntzarako eskaintza zabala… Horregatik, aspalditik gogotsu geunden hango Haur Hezkuntza bertatik bertara ezagutzeko. Azkenean, abenduan, 3 egunetako ikasbidaia egin genuen. [...]

