GMailera saltoa eman edo Outlook-en gelditu?


Jakina da urteetan zehar izandako ohiturak ez direla egun batetik bestera aldatzen.

Horregatik, Mondragon Unibertsitatean Google Apps-era migrazioa egiten gabiltzan honetan, MGEPen orain arte erabili izan den posta elektronikoko klientea (Microsoft Outlook) egun batetik bestera kendu eta Google-eko web bidezko sistemara pasatzea nahiko traumatikoa izan zitekeela pentsatu genuen. Ondorioz, migrazioa egin dugunean orain arteko sistema hori erabiltzen jarraitzeko aukera eman dugu (Google Apps Sync for Microsoft Outlook erabilita).

Behin migrazioa egin ondoren, Outlook-en ordezkoak diren GMail eta Google Calendar aplikazioen aurkezpeneko formakuntza saioak egiten gabiltza, herraminta hauek dituzten ezaugarriak azalduz eta Outlook-ekiko desberdintasunak erakutsiz.

Baina saio hauetan galdera bat atera da sarritan: “guzti hau ondo dago baina… Outlook kendu eta hau erabiltzera derrigortuko gaituzue?!?!

Galdera hau egiteko arrazoiak anitzak dira (web bidezko interfazera arrotza egiten zaigula, gauza batzuk Outlook-en bidez azkarrago egiten direla, GMailek ez dituela Outlook-ek eskeintzen dituen aukera batzuk,…), baina guk honen aurrean lasaitasun mezu bat zabaldu nahi dugu: ez dugu inor Outlook erabiltzen uztera behartuko, epe motzean behintzat.

Dena den (formazio saioetan zabaltzen saiatzen garen moduan) Google-en herramintek funtzionalitate berri pilo eskeintzen dituzte eta sarean lan egitea asko errazten dute. Horregatik zuek guztiak Google-era saltoa ematera animatzen zaituztegu, aldaketa honek dakartzan onurak kalteak baino askoz gehiago direla argi daukagulako, baina erabakia norberarena izango da.

Eta zuk zer egingo duzu?

Eta zergatik?

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu