Euskaraz lan egiteko erremintak


Orain dela hiru urte Mondragon Unibertsitateko fakultate batzuetan ikasleek euren ordenagailu eramangarriekin klaseetara etorriko zirela erabaki zen. Hori dela eta, ikasleei lan egiteko beharko zuten software guztia DVD batetan banatu zitzaien. DVD hori euskaraz konfiguraturik zegoen Ubuntu-ren bertsio pertsonalizatu bat zekarren Live DVD moduan erabiltzeko, baita Windows eta MacOSX sistemetan euskaraz erabili zitekeen software multzo bat ere.

Orain, “Gure ordenagailu eta beste gailu batzuekin euskaraz lan egiteko funtsezko giltzarriak” jardunaldia ospatuko dela aprobetxatuz, orduko lana eguneratu dugu eta Internet-en eskuragarri jarri dugu euskaraz.mondragon.edu helbidean.

mubuntu_wallpaper

MUbuntu 2013

Alde batetik Live DVD berria prestatu dugu; Ubuntu 12.04.2 LTS bertsioa oinarri hartu, euskaraz konfiguratu, software gehiago instalatu (VLC, GIMP, 7zip, Audacity, Geogebra, FileZilla, eXeLearning, Inkscape, Blender,…) eta MUbuntu 2013 deitu diogu. ISO irudia hemendik jeitsi dezakezue, eta gero irudi hori DVD batetan edo pendrive batetan sartu dezakezue, bertatik erabili ahal izateko.

 

Euskarazko software-aren bilketa

Horrekin batera, Interneten zehar barreiatuta dagoen euskarazko software-aren bilketa bat egin dugu eta bertatik eskuragarri jarri dugu, jatorrizko webguneak estekatzeaz gain.

Zerrenda honetan faltan botatzen duzun erremintarik topatuz gero esaiguzu eta gehituko dugu.

Hauek dira bertatik eskuragarri dauden erremintak:

7zip: fitxategiak artxibatzeko softwarea

Adobe Reader: PDF fitxategiak ikusteko softwarea

Bulegotika (testuen edizioa, kalkulo orriak, aurkezpenenak, etabar  egiteko tresnak)

LibreOffice

Microsoft Office

OpenOffice.org

CmapTools: kontzeptuen mapak egiteko tresna

Euskalbar: euskararekin lotutako web baliabideak atzitzeko tresna (Firefox-erako gehigarria)

eXeLearning: eduki didaktikoan sortzeko erreminta

FileZilla: FTP klientea

HAT (Hizkuntza Aukeratzeko Tresna): Windows-eko softwarea hizkuntzaz aldatzeko tresna

HiztegiBar: euskararekin lotutako web baliabideak atzitzeko tresna (Internet Explorer eta Chrome/Chromium-erako gehigarria)

Kudeaketako softwarea (ERP, CRM eta antzeko erremintak)

OpenBravo

SAP

Lame – Audacity: Audio editatzaile eta grabatzailea

Miatu Erraz bilaketa liburutegia: euskarazko webguneetan bilaketak egiteko tresna

Moodle: Irakaskuntza kudeatzeko sistema (CMS edo LMS-a ingelesez)

Mozilla Firefox: Web nabigatzailea

Mozilla Thunderbird: Posta elektronikoko bezeroa.

Notepad ++: Testu editorea.

PDF Creator: dokumentuak PDF formatura bihurtzeko tresna

Plugin-ak

Elhuyar hiztegiak: Bulegotika tresnetarako hiztegi gehigarriak

OCR euskaraz: Karaktere ezagutze optikorako tresna

QuarkXPress-erako hitz zatitzailea

UZEIren sinonimoen hiztegia: Bulegotika tresnetarako hiztegi gehigarria

Skype: Internet bidezko deiak eta bideokonferentziak egiteko tresna

Sistema Eragileak

EusLinux 2011: Debianen oinarritutako GNU/Linux banaketa

MUbuntu 2013: Ubuntun oinarritutako GNU/Linux banaketa

MS Windows Hizkuntza paketeak: Microsoft-eko Sistema eragileak euskaratzeko softwarea

Software Librea Euskaraz 2.0: Windows-en erabiltzeko euskarazko softwarearen bilketa DVDa

Spybot Search&Destroy: Spywarea ezabatzeko tresna

VLC media player: multimedia erreproduktorea

WordPress: blogak argitaratzeko sistema

Xuxen: euskarazko testuak zuzentzeko tresna

 

3 iruzkin daude

Zurea gehitu
  1. 1
    Joseba Mirena Bilbao Requena

    Kaixo.
    Orain dela 2 urte Harrobia Lanbide ikastolan garatutako “Software librea euskaraz 2.0” DVDa erabili duzuela ikusita, faltan bota dugu nork garatu duen adieraztea. Hala ere, euskarazko software librea bultzatzea helburua izanik, aurten “software librea eta doako software librea euskaraz 4.0” bertsioa prest daukagula jakinarazten dizuegu; bertan , windows, android eta ubuntu GNU/LINUX aplikazio interesgarriak bildu ditugu.
    Besterik gabe, ondo ibili.

    Joseba Mirena Bilbao Requena

+ Iruzkin bat laga