[Lan-eskaintza] IS-ko lankide berri baten bila


MGEPeko Informazio Sistemetako Garapeneko arloan bete beharreko lanpostu bat dugu, eta hau beteko duen kidearen bilaketari ekin diogu.

Gure arloan MGEP eta MUko beste fakultateentzako zerbitzuak ematen ditugu, eta lanpostu honetarako bilatzen duguna analista-programatzaile bat da.

Zer eskaintzen dugu? Urtebeteko kontratua, urrian hasita.

Zer da bilatzen duguna? Lan egiteko eta ikasteko gogoz dagoen pertsona bat, talde-lanean aritzeko gai dena.

Horretaz gain, hauek dira baloratuko diren hainbat gauza:

  • Informatika alorreko ingeniaritza edo gradu titulua izatea
  • Datubaseen ezagutza aurreratua izatea.
  • Datubaseetan oinarrituriko garapenean esperientzia izatea.
  • Web programazioan esperientzia izatea.
  • Sistema eta sareen ezagutza izatea
  • Euskara eta ingeles maila altua
  • Hezkuntza erakundeetan lan-esperientzia izatea

(Arlo hauetan esaiguzu zeintzuk diren ezagutzen dituzun herramintak, teknologiak, etab.)

Gure kide berria zu izan nahi baduzu, emaiguzu zure berri hurrengo helbidean:

laneskaintza_is@mondragon.edu

Hautagaiak jasotzeko epea 2015ko irailaren 21ean bukatuko da, beraz interesaturik egon ezkero bidali zure CVa lehen bait lehen!

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu