Lan bila nabil, nondik hasi?


Nondik hasi? Titulua besapean, ikasketak burutuak eta lan mundura saltoa egiteko irrikitan. Enplegu baten bila hasi aurretik beste edozein ekintzatan bezalaxe helburuak definitu behar ditugu.

Lehenengo, helburuak finkatzeko, AMIA edo DAFO pertsonal bat burutu beharko dugu.

dafo

http://es.slideshare.net/AliciaLopezAlvarez/analisis-dafo-en-la-bsqueda-de-empleo?ref=http://ticsyformacion.com/2013/05/05/analisis-dafo-en-la-busqueda-de-empleo-trabajo-empleo/

Konpetentzien araberako CVa osatu, ondorengo linkean ikusi dezakezu adibide bat hainbat aholkurekin.

CV

http://es.slideshare.net/Joxema-Bergaretxe/cv-21603305

Barcelona Activa erakundeak prestaturiko aurkezpena, konpetentzietan oinarrituriko CVaren inguruan:

https://docs.google.com/file/d/0B-CRqCGawfnVak9ONWJRSURoaU0/edit

Beraz pentsatu:

-Nor naiz, nondik nator eta nora zuzendu nahi dut.

-Zein soluzio emateko gai ikusten dut nere burua.

-Soluzio horiek etekin ekonomikorik, sozialik, pertsonalik eskaintzen didate niri edo nire inguruari.

-Nor dut inguruan nire proiektu profesionala eta pertsonala aurrera eramateko baliagarri izan daitekeena.

-Norentzat izango da baliagarria nik eskainiko dudana?

Galdera hauek eta beste batzuk egin diezazkioket nire buruari baina larregi ere ez estutu, erantzunak ibilbidea hasita agertzen joango dira. Ekinez egiten joango gara, bidean bidelagunak ere aurkitzen joango gara eta gure zalantza berberak izandakoak aurkituko ditugu.

Zein da zure ametsa?

 

 

 

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu