Zer da MUko Enplegurako Orientazio Zerbitzua?


 

Mondragon Unibertsitateko orientazio zerbitzua lan bila dabiltzan pertsonei zuzenduta dago, bide horretan lagundu eta erreminta ezberdinak eskaintzeko helburuarekin. Goi Eskola Politeknikoan Arrasaten, HUHEZI-ko bi campusetan eta Enpresagintzako bi campusetan eskaintzen dugu zerbitzua.

Orientazio zerbitzua argazkia

Zerbitzuak

  • Banakako orientazioa.
  • Curriculumaren azterketa.
  • Elkarrizketa tailerrak.
  • Lan merkatuari buruzko informazioa.
  • Lanbideko alta eta aldaketak (Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa).
  • Kontsulta orokorrak lan bilaketaren inguruan.

Lanbiden izena emateko edo orientazio pertsonalizatua jasotzeko telefonoz edo emailez jar zaitezke gurekin kontaktuan.

Gure egutegia eta kontakturako datuak ondorengo linkean aurkituko dituzu:

http://www.mondragon.edu/eu/ikasketak/lan-poltsa

Iruzkin 1 dago

Zurea gehitu

+ Iruzkin bat laga