ERASMUS ESTUDIOS, toda una experiencia! ERASMUS IKASI, anima zaitez!


Los/as alumnos/as del Máster que han estado de ERASMUS ESTUDIOS ya están de vuelta y nos cuentan sus experiencias.

Ongietorri guztioi eta mila esker zuen experientziak gurekin  partekatzeagatik.

Saioa Jara Malvar, ERASMUS ESTUDIOS en Brno (República Checa)

Máster Industrial_Erasmus_Saioa Jara

«Behin Pragara heltzerakoan urte pare bat atzerago han izan nintzeneko garaia gogoratu nuen eta nere Erasmus-a bidai horretan egin nuen pauso berdinak jarraituz hasi nintzen Brno-ra iritsi arte. Txekiar Errepublika agian ez da oso herrialde ezaguna, baina oso aberatsa da eta bisitatzea pena merezi du!

Máster Industrial_Erasmus_Brno-ko katedrala

Ez da oso lurralde menditsua baina basoz betea dago eta udazkenean urre, laranja eta gorri koloreekin margoturiko ingurune ederra eskaitzen du. Gero negu aldera hotz dexente pasatzen da baina beroki on bateaz elurraz disfrutau daiteke eta gabonetan hirietan egiten diren artisau-merkatuetaz. Bestalde ipuin batetik ateratako herritxoz betea dago (asteburuan bisitatxo bat egiteko aukera ezin hobeagoa eskainiz) eta zer esanik ez Pragari buruz.

Máster Industrial_Erasmus_Pragako gaztelua

Nire Erasmus-a Brno-ko hirian eman dut, Moraviako eskualdean dago eta oso zonalde ezaguna da bere ardoarengatik eta gaztelu ugari izateagatik. Kontuan izan behar da ere Txekiar Errepublikako garagardoak gozatzen duen ospea, garagardo mota ugari eta benetan onak, arrazoi guztiarekin esaten dute munduko onetarikoa dela! Brno hiri industrialagoa izan arren erosotasun ugari eskaintzen ditu eta biziz betea dago, kontuan hartuta hiriko biztanleriaren laurden bat ia ikasleek osatzen dugula. Gainera herrialde desberdinetako jende ugari etortzen da bertara, munduko izkina guztietatik.

Máster Industrial_Erasmus_Saioa Jara lagunekin

Eguneroko bizimodua unibertsitatearen eta egindako lagunen inguruan biratzen zuen, baina gero bidaiatzeko erreztasuna azpimarratu beharra dut. Txekiar Errepublika Europa erdi-erdian dago, Polonia, Austria, Alemania eta Eslovakia inguratzen dutelarik. Bai trenez zein autobusez erreztasun handiz mugitu zaitezke, hortaz, herrialde ugari bisitatu ditut nere egonaldiaren zehar.
Aukera paregabea izan da Erasmus-a herrialde desberdinetako jendea ezagutzeko, beste herrialde batzuk eta bertako kultura desbedinak gozatzeko. Hori dela eta gomendatzen dudan esperientzia bat da.»

Aitor Sanchez, Unai Zabala,  Jon Bastida, Enrique Sánchez eta Julen Varo_Polonian

Máster Industrial_Erasmus_Polonia2

 «Poloniara heldu garenetik zenbait gauzek harritu gaituzte, lehenik eta behin, naiz eta zure hizkuntza ez jakin, topatzen duzun edonor zurekin ulertarazten saiatzen da. Bigarrengoz, ez du guk espero genuen bezain eguraldi hotza egiten, gainera Arrasaten baino askoz euri gutxiago egiten dau. Bete den usteetako bat garagardoa benetan ona eta dezente merkeagoa aurki daitekeela da. Eta azkenik neskak, portzelanakoak, edozein modeloren mailan daude gehienak, gure ingurukoak behintzat.

Máster Industrial_Erasmus_Polonia3

Honekin guztiarekin, Europaren beste puntan egoteak ekialdeko herri ezberdin asko ezagutzeak errazten zaitu. Amaitzeko, gogoratu Poloniara etorri baino lehen ikasi behar dituzun hitz garrantzitsuenak: nie ogórek (pepino barik) eta woda niegazowana (ura gasa gabe) dira. Varsoviatik, Aitor, Enrike, Jon, Julen eta Unairen aldetik beste herrialde batera joatea animatzen zaituztegu, hori bai, Wert-en baimenarekin.»

+ No hay comentarios

Añade el tuyo