Tag Archives: Erasmus
Erasmus atzerrian: bertan zaudenekoak
Hemen duzue Iraitz Arrospideren Erasmus esperientziaren bigarren atala. Ea gustuko duzuen! Berehala hasi nintzen lanean. Enpresarekin kontaktuan jarri, ahal nuen guztia galdetu, batez ere bizilekua non aurkitu nezakeen. Aurreko urtean Sheffield-en izan zen ikasleak ere asko lagundu zidan, berarekin gelditu eta jakin beharreko informazio asko eman baizidan; ikasle txartelaren deskontua autobuserako, prezio onean erosteko denden [...]
Erasmus atzerrian: joan aurrekoak!
Gaurkoan gure ikasle baten bizipenak dakarzkigu gurera: Iraitz Arrospide. Benetan istorio polita! Ondorengo lerroetan nire atzerriko egonaldiaren esperientzia helarazi nahi nizueke blog hau irakurtzen duzuen guztioi. Batzuentzat Erasmus egonaldiaren oroitzapenak berritzeko balioko du, besteentzat berriz, kanpora joateko gogoa pizteko. Zalantzarik gabe, merezi du mota honetako esperientzia bat bizitzeak, bizitzaren ikuspegi berri bat lortzen da unibertsitatean [...]
Erasmus en Finlandia – Erasmus Finlandia aldean (IV): bidaiak!
Aste honetan gure Erasmus ikasleen gorabeherak amaitzen ditugu. Eta amaitzeko, noski, Erasmus batek atzerrian dagoenean egin beharrekoak kontatuko ditugu: bidaiak. Josune Urkiaren eskutik, Finlandian egonik egin daitezkeen zenbait bidaia… nahiz eta, hau irakurri eta gero, ez dakigu geldirik egon ote diren momenturen baten!!! Turkuko erasmus egonaldian unibertsitateko ikasketak burutzeaz gain, inguruko herrialdeak ere bisitatu genituen. [...]
Erasmus en Finlandia – Erasmus Finlandia aldean (III): Ikasle egoitza
Unibertsitatetik kanpo, eguneroko bizitza batez ere, “residentzia”n (ikasle-egoitza) zentratzen da. “Residentzia”k munduko edozein lekutako jendea ezagutzeko aukera ematen dizu, italiarrak, suitzarrak, amerikarrak, alemaniarrak, espainiarrak… baita beste zenbait euskaldun ere. Harremanak osatzeko orduan aukera desberdinak dauden arren, bertan egindako “kitchen party” delakoak dira jendearekin erlazionatzeko aukerarik egokienak. Festa hauek eraikuntza desberdinetako sukalde desberdinetan antolatzen dira, hau [...]





