mondragon.edu > komunitatea

26″ vs 29″: Mountain Bike-ean zalantzak!

Mendiko bizikleten munduan zalantza bat agertu da azkenaldian: zer gurpil mota erabiltzea da hobea?

Gurpilen tamaina aldaezinezko gauza horietariko bat zirudien mountain bike-aren munduan. Aspaldidanik neurri hori izan dute, eta inor gutxik galdetu izan dio bere buruari zergatik ote zuten tamaina hori. Neurria, bide batez, 26 hazbetetakoa da.

Baina duela gutxi 29 hazbetetako gurpilak kaleratu dira. Eta hobea zein den ez dago oso argi. Agian hobea definitu beharko litzateke lehendabizi horretarako.

29 hazbeteko llantak dituen gurpil baten abantaila nagusiak, 26koekin aldaratuta:

  • kontaktu gainazal gehiago dutenez, ez dute horrenbeste irristatzen.
  • Ostopoen aurrean jarrera hobea du, ez ditu horrenbeste trasmititzen gidariari.

Desabantailak, berriz:

  • Bizikleta lasaiagoa da, eta bidezior estuetan maniobrabilidade gutxiago eskaintzen du
  • Bizikletaren geometria aldatu beharra dago, bere grabitate zentrua ez igotzeko
  • Osagaiak garestiagoak dira… momentuz (osagaiak ez baitira horren kopuru handitan ekoizten oraindik)

Frogatzen baldin baduzue, kontatuko diguzue ezberdintasuna nabaritzen ote duzuen!! Oraingoan badirudi tamainak bai axola duela…

 

PD eta ez bata ez bestea nahi ez duzuenontzat… Black Sheep ZAMer 36er aukera ere baduzue. 36″!!!

Informazio eta irudi bitxiak: http://www.youtube.com/watch?v=OyIWPB-X49U

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Facebook
  • Twitter
Kategoria: Sailkatugabeak | Etiketak: , .

One Response to “26″ vs 29″: Mountain Bike-ean zalantzak!”

  1. Asier Aranguren says:
    otsaila 15th, 2012 at 10:23

    Kaixo Asier Aranguren naiz, MU-ko ikaslea eta MettaCarbon bizikleta enpresako arduraduna.

    Orain dela gutxi Metta Betzi prototipoa montatu genun, 29″ gurpilekin, supspensiorik gabeko horkila 2 plato eta 10 pinoi, bizikletak 10 kilo azpitik pisatu digu.

    Bizikleta hauek filosofi eta teknica desberdina behar izaten dute eta ezin daiteke esan bat bestea baino onagoa denik, desberdinak baizik.

    Pertsonalki 29″ bizikleta gogoko dut azkartasuna ibilbide lauetan eta baita gorako ere, beherako berriz teknika onakin edozer jeitsi daiteke.

    Edozein duda izanez gero edo 29″ bizileta probatu nahi izanez gero komentatu.

    Agur bat

Gehitu zure iruzkina