Lehiaketako irabazleak


Aurreko astean banatu genituen berdintasun lehiaketaren sariak. Lehiaketa oso jendetsua izan da eta amaiera arte ez dugu jakin nor zen irabazlea. Azkenean, zozketa bidez, Nekane Maiztegik eskuratu du sari nagusia. Zorionak! Nagore Narbartek eta Joserra Biainek ere galdera guztiak asmatu zituzten.

Baina partehartzaile guztien artean ere opari pila bat banatu ditugu:
– Forro polarra: Naroa Elortza
– Bilbao-New York-Bilbao liburua: Paula Heriz
– Praka motzak: Trini Blazquez
– Toalla: Itziar Garitaonandia
– Kantinplora: German Aginagalde
– Kamiseta: Joserra Biain

Lehiaketaren helburua berdintasunaren inguruan sentsibilizazioa sustatzea zen, eta era berean, gaiaren inguruan dugun ezagutza zabaltzea. Uste dugu lortu dugula helburua, eta gainera modu atsegin eta ludikoan egin dugu.

Hurrengo urtean gehiago!

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu