Robotika eta trokelgitzako LH Dualeko espezializazio ikastaroen hasiera ekitaldia


Euskadiko automozio sektorerako trokelgintzaren eta robotikaren alorreko LH Dualeko espezializazio programen aurkezpen ekitaldia egin da gaur AIC-Automotive Intelligence Centerren Boroako instalazioetan. Programa hauek HETELek antolatu ditu, AIC-Automotive Intelligence Centerrekin elkarlanean, eta Lanbide eta LHko Sailburuordetzaren babesarekin.

Robotika eta trokelgitzako LH Dualeko espezializazio ikastaroen hasiera ekitaldia

Robotika eta trokelgitzako LH Dualeko espezializazio ikastaroen hasiera ekitaldia

Alde batetik, pieza metalikoa lortzeko trokelak diseinatu eta fabrikatzeko ikastaroa (trokelgintzakoa) abian jarri da. Ikastaro honen 3. edizioa den honetan 18 ikasle arituko dira eta, besteak beste, Matrici, Garita, Batz, Cie Automotive, Irudi eta Gestamp enpresetan egingo dute jarduna. Ikasleek enpresetako egonaldiak eta AICn eta GTIn egindakoak txandakatuko dituzte. Troqueleriako 2. promozioko irakasle eta ikasleak bertan izan dira beraien esperientzia eta instalazioak erakusten.

Beste alde batetik, Industria oso automatizatuan ekoizpen bitartekoak kudeatzeko ikastaroa (robotikakoa) ere jarri da abian. Ikastaro honen lehenengo edizioa da eta, aurreko kasuan bezala, ikastaroak enpresetako egonaldiak eta AICn egindakoak txandakatuko ditu. Programa honetan 12 ikasle daude guztira, eta, besteak beste, Inser Robotica, Irudi, Ingemat, Dibal, RPK, Pierburg, Inauxa, Cikautxo, PMG eta Nemak enpresetan arituko dira.

Mondragon Goi Eskola Politenikotik (MGEP) Endika Marqués ikaslea egon da bertan. Endikak Robotikako 2. maila egiten dihardu eta eta martxotik aurrera Arrasateko PMG Polmetasan egingo du Robotikako espezializazio kurtsoa DUAL formatuan.

Endika Marqués, MGEP-eko Robotikako ikaslea, AIC-ren instalazioetan

Endika Marqués, MGEP-eko Robotikako ikaslea, AIC-ren instalazioetan

Ikasturte hasierako ekitaldi honetan izan dira Eusko Jaurlaritzako Teknologiako eta LHko Ikaskuntza Aurreratuen zuzendari Rikar Lamadrid; HETELeko lehendakari Julen Elgeta; AIC/ACICAEko Ezagutzaren Kudeaketako zuzendari Aitor Ruiz; bai eta prestakuntza honetan parte hartu duten LHko ikastetxetako ikasle eta irakasleak ere. Ekitaldiaren amaieran bisita egin zaie AICren instalazioei, bertan baitaude arintzean, fabrikazio aurreratuan eta ibilgailuen garapen birtualean espezializatutako zentroak, bai eta Gestamp Technology Institute bera ere. Puntako ekipamendu horiek ekimena jorratzeko gune ezin hobeak dira, ikasleek benetako lan eremuan jarduteko aukera izango baitute, beraien ikaskuntzan lagungarri izateko egokitzapenak eginda.

 

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu