INDUSTRIA ANTOLAKUNTZAN GRADUKO 2. MAILAKO IKASLEAK GOIZPER-EN


Aste honetan, Industria Antolakuntzan Graduko 2. Mailako ikasleak GOIZPER enpresa bisitatu eta honen funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dute.

GOIZPER en, bi negozio unitate daude, Industriala izena ematen diote bati, eta Ihinztadura bigarrenari. Bi negozio unitateetan ekoizten diren produktuak oso ezberdinak izateaz gain, bakoitzaren kudeaketa sistema ere ezberdina da oso.

Negozio Unitateetako Ekoizpen arduradunen eskutik, enpresaren funtzionamendu orokorra ezagutzeaz gain, ondokoak ezagutu ditugu;

– Ekoizpenaren antolaketa eta plangintza (TOC, MRP, Kanban…; bezeroaren eskaera iristen denetik, produktua bidali arteko prozesua eta honen kudeaketa).

go

Goizper 1. Oier Bartolome, Ihinztadura negozioko ekoizpen arduraduna, Ekoizpen agindu baten azalpena ematen ikasleei.

– Kalitatearen kudeaketa nola egiten den; kalitatea ziurtatze aldera egiten dituztenak; ekoizten hasi aurretik (prebentzio neurriak esaten diegunak; PAC, AMFE, DOE….), ekoizpenean zehar aplikatzen direnak (kontrolarekin erlazionatuta; autokontrola, laginketa, SPC… ), eta noski, inspekzio finalaren aplikazioa, nolakoa den…

go2

Goizper 2. Ikasleak, pisu bidezko produktu bukatuaren kalitate kontrola ikusten.

Ikasleek galdera ugari egiteko aukera izan dute, eta beraien jakin mina asetzeko aukera ezin hobea eskaini die bisita honek. Gainera, Industria Antolakuntzako Ingeniari batek bete ditzakeen lanpostuen adibide ugari ikusi dituzte, beraien burua lan ezberdinak egiten ikusi ahal izan dutelarik.

Jasotako informazio eta azalpenak asko izan dira, baina zerbaitekin gelditzezkotan, Imanol Monterok esandako esaldi batekin geldituko nintzateke; “Industria Antolakuntzako Ingeniariak erreminta askoz beteriko maletatxo bat du, eta bere balioa, kasuan kasuko erabili beharreko erreminta egokienaren aplikazioan datza.”

Eskerrik asko Leire, Imanol eta Oier atzo arratsaldean gurekin egoteagatik.

+ No hay comentarios

Añade el tuyo