Profesionalen prestakuntza

Albisteak

DYMATen bilera teknikoa Bilbao AS Fabrik campusean

2025/09/12

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak antolatutako 28. bilera irailaren 10etik 12ra izan da eta fabrikazio prozesuetan aplikatutako materialen portaera dinamikoa izan du ardatz, esperimentazioa, modelizazioa eta simulazioa azpimarratuz.

Informazio gehiago
Euskaraz eskainiko dute Kooperatibagintzan aditu tituluaren 18. edizioa, irailaren 26tik aurrera

2025/09/09

Kooperatibismoaren arloan erreferentziazkoa bilakatu den ikastaro honek eskainiko dizkie kooperatibetako bazkideei proiektu sozio-enpresariala garatzeko ezagutza eta tresnak. Dagoeneko, 350 kooperatibista baino gehiagok egin du ikastaroa.

Informazio gehiago
Mondragon Unibertsitatearen 2025-2026 ikasturteko hasiera ekitaldi ofiziala Aretxabaletako campusean

2025/09/05

José Ignacio Pérez Iglesias, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikultzako sailburuak eman dio hasiera ofizialki Mondragon Unibertsitateko 2025-2026 ikasturte akademikoari.

Informazio gehiago
Hidrogeno Teknologien masterreko III.promozioa merkaturatu da

2025/07/22

Master aitzindari hau zuzendu eta aurrera eramaten duen unibertsitateen arteko aliantza Euskadi, Katalunia eta Aragoiko unibertsitateek osatzen dute

Informazio gehiago
IKERLANeko langileei proiektu kudeaketako mikrokredentzialaren diploma ematea

2025/07/17

Mikrokredentzialaren ematea 3 hilabeteko trebakuntza-programaren amaiera da

Informazio gehiago
Hidrogenoaren Teknologietako Masterreko ikasleek Petronorren instalazioak bisitatu dituzte

2025/07/15

Petronor 100 MW-eko hidrogeno berdeko instalazio bat diseinatzen eta eraikitzen ari da, eta ikasleek bertatik bertara ezagutu zuten proiektua

Informazio gehiago
Indartu ezazu zure enpresa talentu gaztearekin: parte hartu Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritzetako Programa Dualean

2025/07/09

Prestakuntza teknikoa eta motibazioa duen talentuaren bila zabiltza? Programa Dualak zure oraingo eta etorkizuneko erronkekin lerrokatutako talentua txertatzeko bide estrategikoa eskaintzen dizu.

Informazio gehiago
Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak gradu-amaierako euskarazko proiektuak saritu dituzte hamalaugarren edizio honetan

2025/07/08

Iker Zurutuza Etxaide eta Usue Casado Lozano, MONDRAGON ASSEMBLYrentzat eta GSRrentzat egindako proiektuekin izan dira irabazleak

Informazio gehiago
Euskal kulturaren transmisioa nola egin lantzeko mikrokredentzialak eskainiko ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

2025/07/07

2025-2026 ikasturtean eskainiko dira ‘Euskal kultur alfabetatzea hezkuntzan’ eta ‘Euskal kultur eragiletzarako estrategiak hezkuntzan’ mikrokredentzialak. Modalitate erdi-presentzialean egingo dira bi ikastaroak. Bi mikrokredentzialak eginda, ‘Euskal kulturaren eragiletza hezkuntzan aditu diploma’ eskuratuko du ikasleak.

Informazio gehiago
Mondragon Unibertsitateko Zibersegurtasun Masterra estatuko onenen artean

2025/07/03

Ikerketa honek 60 master aztertu ditu eta Mondragon Unibertsitateko programa 7. postuan dago online formatuko zibersegurtasuneko master onenen artean

Informazio gehiago
Ikastaro eskaintza berria Debagoieneko herritar zaurgarrien laneratzea sustatzeko

2025/07/02

Udazkenean 9 programa ipiniko dira martxan eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak horietako bitan parte hartuko du: instalazio elektrikoak eta biltegi lanak

Informazio gehiago
MBA Executive programaren XV. edizioko diplomak banatu ditugu Gipuzkoako Ganberan

2025/06/13

Joan den asteartean, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatearen eta Gipuzkoako Ganberaren arteko lankidetzarekin antolatutako MBA Executive-ren XV. edizioaren amaiera-ekitaldia ospatu genuen. Ekitaldian parte-hartzaileak, irakasleak eta erakundeetako ordezkariak bildu ziren

Informazio gehiago
Power Hardware in the Loop-i buruzko ikastaro berria jarri dugu martxan, sare elektrikora konektatutako bihurgailuak probatzeko

2025/06/12

Power Hardware-in-the-Loop (Power HIL) plataformek nola funtzionatzen duten sakonki ulertu nahi baduzu eta plataforma horien inplementazio eta erabilera eraginkorrerako funtsezko alderdiak ezagutu nahi badituzu, etor zaitez uztailaren 03 eta 04ean Arrasaten eskainiko dugun ikastarora.

Informazio gehiago
Osasun-produktuen eta in vitro diagnostikoko produktuen erregulazioari buruzko ikastaro berria

2025/06/10

Osasun industriak eta farmazeutikoak asko baloratutako ezagutza

Informazio gehiago
Mondragon Unibertsitatea estatuko CyD rankineko lehen postuan dago, ikasleen mugikorasunari, spin-offei eta eskualdeko ikerketa funtsei dagokienez

2025/06/04

Atzerriko praktiketan ere nabarmentzen da estatuko hirugarren postuan eta EAEko lenenegnoan baitago.

Informazio gehiago
Bisitatu Mondragon Goi Eskola Politeknikoko zibersegurtasuneko online eskola berria

2025/06/02

Plataforma berrian ikastaro laburrak, formazio ibilbideak, mikrokredentzialak, masterrak eta askoz gehiago aurkituko dituzu. Dena malgua eta zure neurrira.

Informazio gehiago
Mondragon Unibertsitateko MBA Executive-ri buruzko online informazio-saioa

2025/05/30

Datorren asteazkenean, ekainak 5, arratsaldeko 18:00etan, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak online hitzaldi informatibo bat egingo du MBA Executive programari buruz, hau da, kudeaketan prestakuntza aurreratuko programa bat, jardunean dauden profesionalei zuzendua, beren zuzendaritza eta garapen pertsonalean jauzi bat egin nahi dutenei

Informazio gehiago
Brasilgo Lanbide Heziketako irakasleak Eskola Politeknikoa bisitatu dute

2025/05/27

Proiektuetan oinarritutako ikasketa metodologia izan da bisitaren ardatza, nahiz eta euskal industria eta kooperatibagintza ere landu diren

Informazio gehiago
Mondragon Unibertsitateak doako prestakuntza plan bat jarri du abian, Europako Itun Berdeko neurriak enpresan nola aplikatu azaltzeko

2025/05/23

Erakundeen %75ek ez daki zer den Europako Itun Berdea eta nola eragin diezaiokeen bere jarduerari. Formakuntzak bi zati ditu, presentziala bata, Arrasaten egiten dena eta online bestea

Informazio gehiago
Bultza ezazu zure ibilbide profesionala soldaduran, nazioarteko soldadura ingeniaritza espezializazio ikastaroarekin!

2025/04/29

Ingeniaritza teknikoa, goi-mailakoa edo unibertsitate-gradua eta esperientzia profesionala badituzu, hau da espezializatzeko eta lan-aukera berriak esploratzeko aukera.

Informazio gehiago