Ikus-entzunezko originalei etekina atera nahian


Internet sekulako pagotxa da ikus-entzunezko ikasleentzat eta bideo produkzioan dabilenentzat, izan ere, sareak sekulako aukera eskaintzen du bideo ekoizpenen kantitatea eta kalitatea handitzeko. Gainera, bat-batean, mundu (ia) osoa bilakatu da ikusle, eta ondorioz, bezero potentzial.

Denetako ikus-entzunezkoak botatzen dira sarera. Deskubritu dudan azken  okurrentzia izan da Historiako Rap borroka epiko-ena (Epic Rap Battles of History). Buruz buruko borroka dialektiko horietan aukera dago pertsonaia ezagunen kontura barre batzuk egiteko: Hitler vs Darht Vader, Einstein vs Stephen Hawking edo nonahiko Justin Bieber Beethoven-en kontra. Hori baita “eztabaida” harrigarri horien xedea: modu umoretsuan aurkaria barregarri uztea, beti ere, Rap erara botatako mezuekin (noizko bertsolariak halakoak egiten Interneten?)

Baina, jakina, arazoa da nola atera etekin ekonomikoa ikus-entzunezko produktu original horiei guztiei. Bada, inspirazio moduan, badago sarean horretarako ere adibide polit bat: I love local commercials ekimena. AEBko bikote gazte bat, kamera aldean hartuta, Ipar Amerika osoa ari dira bisitatzen eta tokian tokiko dendariei iragarki ederrak eskaintzen. Spot gomendagarri horien ezaugarriak dira, bestak beste, originaltasuna, umorea, desinhibizioa eta konplizitatea. Kudeatzen duten webgunea ere halakoa da, bizia eta umoretsua. Merezi du bisita.

Iruzkin 1 dago

Zurea gehitu
  1. 1
    effektiver Muskelaufbau

    Woah! I’m really digging the template/theme of this site. It’s simple, yet effective. A lot of times it’s very hard to get that “perfect balance” between user friendliness and visual appeal. I must say that you’ve done a excellent job with this. Additionally, the blog loads very fast for me on Internet explorer. Excellent Blog!

+ Iruzkin bat laga