Web 2.0 hezkuntza ekimena


Orain egun gutxi Twitter gizarte sarean web 2.0 tresnei, konkretuki Twitterri berari, eskoletan eman diezazkiokegun erabilerei   buruzko Docs batekin egin nuen topo. Hasiera batean hemen, Atabalan, berari buruz hitz egitea otu zitzaidan, web 2.0 aplikazioek hezkuntzako metodologien erreferente izan ezik, beraien filosofia ere gaur era naturalean hezkuntzan sumatzen dela aitzakiatzat hartuta. Hala ere, Docs horren azkenengo diapositibak, atentzioa eman zidan. Bertan, Docs horretan zerbait txertatzeko ideiarik izanez gero, kontaktu bat erraztu eta proposamenak helbide elektroniko batera bidaltzeko aukera dago. Dokumentu kolaboratibo bat  beraz, edonork parte har dezakeena.

Horren egilea  Twitterren bertan aurkitu nuen. Beronen  egilea Tom Barret da, hezkuntza eta teknologia uztartzen dituen Nottinghameko irakaslea. Sortzailearen  eta proiektu publiko horren inguruan informazio gehiago eskuratu nahian, bere blog-ean bukatu nuen azkenean. Esan beharra dago, bertan aurki ditzakegun  proposamenen kantitate eta orijinaltasuna goraipatzekoa dela: Google tresnak, Ipad eta bestelako gailu elektronikoak, ikus-entzunezkoen erabilera, hau da, hezkuntzan txertatu ahal diren  mota guztietako  eta erabilera anitzeko Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) inguruko azalpenak. Hala ere, nire atentzioa benetan bereganatu duena bertan begiztatzen den  crowdsourcing delakoaren adibidea da.

Izan ere, Barreten proiektu hau hezkuntza eta web 2.0 aplikazioen filosofiaren uztarketaren argibide garbia da, bien arteko bategite sendoa alegia. Bertako ekimena Web 2.0 kontzeptupean aurkitu dezakegun partekatzearen ezinbesteko ezaugarria, eta gaur egungo hezkuntza sisteman ikasleei erakutsi nahian gabiltzan talde lan/lankidetza/partaidetza gaitasun/filosofiaren bategite magistraltzat kalifikatzera ausartzen naiz: Interneteko erabiltzaileek hezkuntzan aplikagarriak izan daitezkeen proposamenak partekatuz, guztiok partekatzeko balio duten eta partekatzea bultzatzen duten aplikazioen erabilera instrumentala eta kongnitiboa errazten dute.   Modu berean,  web 2.0 tresnen hainbat erabileren,  eta horien bitartez igorritako materia konkretu baten jakintza ahalbidetu eta biak bateratzen dira.

Horrela behar du izan soka berean funanbulista modura gaur egun kolokan doazen hezkuntza eta web 2.0 tresnen arteko harremana. Biek behar dute elkarren figura oreka mantendu, sokatik erori ez, eta bidean aurrera egiteko. Eskertzekoa da beraz, Barreten ekintzailetasuna, izan ere, bi figuren ezaugarrien etekina agerian utzi, eta sokaren puntara biak modu egoki batez heldu daitezen, gai honen inguruan lanean ari garenoi  bultzadatxoa eman digu.Tom Barret berak esan bezala: “ It is remarkable what can be achieved and created together if you give people the right way to do it”. Horra hor eredu bikaina, guztiok jarraitzeko modukoa.

Iruzkin 1 dago

Zurea gehitu

+ Iruzkin bat laga