ETBko albistegi ikusiena


2011n gehien ikusi den ETBko albistegia joan den igandekoa zela argitu zuten atzo kate horretakoek. Hots, ETAk borroka armatua uzten zuen egunean baino gehiago, Euskal Herriaren historian hain egun garrantzitsutzat hartu zenean baino gehiago. Pentsatu behar ote dugu jendeari ETA, politika, Euskal Herria eta gai horiek uholdeak baino gutxiago interesatzen zaizkiola? Hainbeste ez nuke erranen. Gertatzen dena da, uholdeei buruzko berrientzako telebista dela euskarri ideala, eta ETAren agiria bezalako gai baterako, beste euskarri batzuk, hala nola egunkariak edo interneteko edizio jarraituak. Uholdeek bi arrazoi dituzte jendea telebistara erakartzeko: batetik, hurbiltasuna, bakoitzak bere etxe inguruan edo ezagutzen dituen tokien inguruan nolako egoera izan den ikusi nahi duelako, edo kaltetua ez izanik ere, kaltetuen larruan sar daitekeelako, bera bezalako jendea ikusten duelako sufritzen; bestetik, uholdeen irudiak ikusgarriak direlako.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu