Zer dira Focus Groupak edo Eztabaida-taldeak?


Ikerketa kualitatiboan asko erabiltzen den teknika da eztabaida taldeena, bide egokia delako ikertzen den errealitatearen diskurtso soziala atzitzeko.

Eztabaida-taldeen bidez lortu nahi dena da subjektuek beren hitzez espresatzea ikerketa objektuarekiko dituzten sentimendu, kezka  eta esperientziak, hari buruz daukaten informazioa, beti ere ikerlariaren eta taldeko beste kideen laguntzarekin:

  • “[En los grupos de discusión] Se quiere reflejar la experiencia (social, educativa, profesional, vital) tal cual la perciben o la entienden, la construyen y la organizan, y la analizan o la evalúan, dándoles un determinado sentido dentro del contexto en que tiene lugar” (Suarez, 2005:36).

Eztabaida-taldeek aukera ematen dute ikerketa-gaia protagonistekin lantzeko, eguneroko errealitatean beren iritziak ekoitzi, espresatu eta elkartrukatzen dituzten antzera. Gainera, talde hauetan sozialki partekatzen  ez diren iritzi pertsonalak taldeak zuzentzen ditu, eta, era horretan, baieztapenak eta ikuspegiak taldeak berretsitakoak izaten dira:

A primary difference between focus group research and other types of research such as surveys, individual interviews and laboratory experiments is that data collect occurs in, and is facilitated by a group setting (Stewart, Shamdasani, 2007)

Metodologia hau solasaldian eta hizkuntzan oinarritutako teknika bada ere, ez da taldeari egiten zaion elkarrizketa bat, ez eta partaide diren kide guztiei egiten zaien elkarrizketen batuketa: “Cada interlocutor  no es una entidad sino un proceso. Proceso porque en el transcurso de una conversación, cambian sus  partes en la misma medida en que se va organizando y cambiando del todo” (Canales eta Peinado, 1998:294)

Baliagarritasuna eta fidagarritasuna focus groupetan

Zaila izaten da neurrietan oinarrituta dauden baliagarritasun eta fidagarritasun kontzeptuak metodologia kualitatiboetan aplikatzea. Hala ere, hauek dira Callejoren (2001) gomendioak focus groupen fidagarritasuna bermatzeko:

  • Saturazioa zaintzea diseinuan eta ordezkaritasunean.
  • Diskurtsoaren analisia sistematizatzea.

Baliagarritasuna bermatzeko , berriz, irizpide hauek jarraitzea gomendatzen du (Callejo, 2001):

  • Baliagarritasun erreflexiboa eztabaida taldeetan txertatzea. Erantzuten duenaren baliagarritasuna ere deitzen da, respondent validation ingelesez. Horretarako, moderatzaileak taldean esandakoa nola interpretatzen duen azaltzen du bileran zehar, esaten dena eta moderatzaile-ikerlariak interpretatzen duenaren artean ez dadin egon distortsiorik.
  • Baliagarritasuna triangelukatzearen bidez ere bermatzea: 1. Datuen triangelukatzea bermatzea, datuak pertsona-talde ezberdinen bidez eskuratuz. 2. Triangelukatzea teorian ere bermatzea, eredu teoriko ugari erabiliz. eta 3. Triangelukatze metodologikoa indartzea eztabaida taldeak eta galdetegiak erabiliz. Galdetegian iritzi itemak eta ataza itemak txertatzea. Subjektuen irakasleekin metodologia berdinak erabiliz  triangelukatze metodologikoa sendotuko da.

Bibliografia

Callejo, J. (2001). El grupo de discusión: Introducción a una práctica de investigación. Madrid: Ariel.

Canales, M.; Peinado, A. (1995). Grupos de discusión. In: Delgado J. M.; Gutiérrez, J. (coords.). Métodos y técnicas cualitativas de investigación en ciencias sociales. Madrid: Síntesis.

Suárez Ortega, M. (2005). El grupo de discusión. Una herramienta para la investigación cualitativa. Barcelona. Laertes.

Stewart, PN.; Shamdasani, D. (2007). Focus groups: theory and practice. Newbury: Sage. Hemendik jasoa: http://books.google.es/books?hl=es&lr=&id=Rb9KlLtpGe8C&oi=fnd&pg=PR9&dq=focus+groups&ots=m0_LrnwUsW&sig=YmwVG2NybHwtGakNDUGN8PUJU9M#v=onepage&q&f=false

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu