Gizarte sareen boterea


Web 2.0k komunikazioa hankaz gora jarri duela ez da ezer berria; asko eta asko hitz egin da mundu zabaleko armiarma-sarean aurki ditzakegun baliabideek eskainitako aukerez: edozein norabideko komunikazioaren bitartez, modu kolaboratiboan edukiak sortu, partekatu… ditzakegu. Sarea beraz, informazioa kudeatzeko sekulako bitartekari iraultzailea dela esan dezakegu.

Azkenaldian, erabiltzaileek Interneten publikatzen ari diren hainbat informazioen helburuez ohartuta, aipatutako Sarearen erabilera hau eraldatzen ari den susmoa piztu zait. Bertako ohiko komunikazio-helburuak, ezagutzaren kudeaketa izan dute hizpide: bai esparru informalean (maila pertsonalean gure interesekoa den informazioa kudeatuz ezagutzak sortu, eraiki eta partekatu) eta baita esparru formalean ere (maila akademiko edo profesionaleko informazioa kudeatuz ezagutzak sortu, eraiki eta partekatu).

Orain ordea, Sarea, norbaitengan eragin konkretu bat lortzeko erabiltzen ote dugun pentsatzen hasia naiz: Internet  ezagutza sortu, eraiki, eta partekatzeko erabili beharrean, eskaintzen duen komunikazio-fluxu itzelaren bidez kolektibo zehatz batengan eragin zehazt bat garatzea alegia; eta zergatik ez? Mundu zabaleko armiarma-sarean edonora eta edozein pertsonengana iristen den komunikazio-tresna boteretsua izanda, ez da harritzekoa.

Horren adibide, M-15 mugimendua da. Hauek, Twitter erabili zuten taldeak egingo zitueneko ekintzen antolaketa aurrera eramateko. Haratago, Twitteren bitartez masa kolektibo bat mugiaraztea lortu zen. Beheko bideoan, 15M mugimendua sortu eta ondoz-ondoko egunetan Twitter bidez emandako informazio-jarioa topatu daiteke:

Beste adibide bat, Pablo Herreros-ek bere Comunicación se llama el juego blogean hasitako kanpaina da. Abiapuntua, Tele 5 kateak La Noria saioan Marta del Castillo kasuaren inguruan “El Cuco”ren amari egindako elkarrizketa bat da. Blogger honi ez zitzaion ondo iruditu elkarrizketa hau eta aipatutako blogean Estas son las marcas que patrocinaron a la madre de un criminal post-a argitaratu zuen. Ondoren eztanda etorri zen: publikazioak izandako oihartzuna ikaragarria izan zen eta Sarean ziztu bizian zabaldu zen. Apenas 10 egun beranduago, egileak honako hau publikatu zuen:

Comparto con vosotros una buena noticia: hoy jueves 10 de noviembre, hemos enviado la carta a las marcas para pedirles que “retiren su publicidad de programas que pagan a familiares de criminales”, petición a la que os habéis adherido ya 26.489 personas…

Gaurko egunean, La Noriak ez du iragarlerik, eta Tele 5ek bere irudia hobetu asmoz, bi saio baztertu behar izan ditu. Hemen duzue informazio guztia.

Hau guztia ikusita, Interneten pare bat aldarrikapenen  kanpaina bat egitekotan nabil… zu ez, ala?

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu