Konponbide Guneak: ikasi arazo errealei irtenbidea bilatuz


Kopenhagen izan naiz NETT sareko urteko jardunaldian eta egon diren aurkezpenetatik erakargarriena Lilian Rohde irakasle danimarkarrena izan da, izenburu honekin “Solution Camps: teaching innovation and entrepreneurship in Copenhagen”. Design Thinking metodologian oinarrituta, ikasleekin Konponbide Guneak sortzea proposatzen du arazo errealei irtenbideak bilatzeko. Metodologia hau erabiltzen dute ikasgaietako proiektuetan eta Gradu amaierako proiektuetan. Lehenengo pausua da ikasleek, taldeka, arazo errealak identifikatzea, ondoren, lau pausuko eredu hau aplikatzeko. Beti ere konponbide bila eta jakinda inplementatzea zaila izaten dela:

  • Fact finding, dokumentatzea, informazioa eskuratzea (Internet, liburuak, errealitatea behatzea, elkarrizketak). Sormenak ezagutza behar du.
  • Idea generation. Ideien sormena. Ahalik eta ideia gehien eskuratzea, eta ondoren hoberenak aukeratzea. Irudimenarekin edozein lekutara joan zaitezke.
  • Real life testing, creating prototypes. Ereduak eta prototipoak fisikoki ere sortu, eta eredu hauek erabiltzaileekin edo interesatuekin frogatu.
  • Hausnarketa. Prozesu guztia ebaluatu.

Ken Robinsonen bideo interesgarri hau ere erakutsi zigun Lilianek, galdera honen bueltan: Hezkuntza sistemek sormena bultzatu edo ezabatu egiten dute?

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu