Erdaldunak euskarazko filmetan, eta alderantziz


“Gernika bajo la bombas” telesaila ikustean, zerbait bitxi iruditu zitzaidan. Garai hartako euskal herrietako biztanleak euskaldunak bide ziren, eta haien artean euskaraz mintzatzen bide ziren. Baina telesailean pertsonai guzti-guztiak gazteleraz ari ziren.

Zer zen, bada, nire kezka? Alderantzizkoa gertatzen denean, hala nola, euskarazko film, umorezko saio edo eleberri batean pertsonaia erdaldun bat sartzen denean, erdaraz sartu ohi direla haren hitzak, maiz edo gehienetan itzulpenik edo azpititulurik gabe (nire oroitzapenak zuzen badira behintzat). Naturaltasuna galtzen omen lukete elkarrizketek, guardia zibil bat (adibidez) euskaraz jarriko balitz

Koherentzia falta ikusten dut hor. Bi aterabide daude: edo erdarazkoetan euskaldunak euskaraz ari dira eta euskarazkoetan erdarazkoak erdaraz; edo  “Gernika bajo las bombas”-en ereduari jarraiki, euskarazkoetan erdaldunak ere euskaraz ari dira.
P.S.: Kontuan hartu behar da, gainera, Euskal Herrian bi erdara dauzkagula, eta euskaldun askok bi erdaretatik bat ez dutela ulertzen. Horrelakoetan, Iparraldekoak dira diskriminatuak, baldin eta filmean, antzerkian edo liburuan gaztelera sartzen bada.

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu