Plagio akademikoa eta bibliografiaren erabilera unibertsitate-ikasleen artean


Revista de Universidad y Sociedad del Conocimiento (RUSC) aldizkarian argitaratu berri dut artikulu bat, aztertzen duena unibertsitate-ikasleen plagio akademikoa eta berauen bibliografiaren erabilpena. Aldizkari hau Universitat Oberta de Catalunyak (UOC) editatzen du. Kontua da gaur egun ezinbestekoa bihurtu dela unibertsitate-ikasleentzat Interneten informazioa bilatzea beren lan akademikoak egiteko; baina askotan informazio hori beren lanetan erabiltzen dute egilea nor den aipatu gabe eta erreferentzia bibliografikorik egin gabe, informazioa berea izango balitz bezala aurkeztuz. Ikerketa honen helburua izan da aztertzea unibertsitate-ikasleek erreferentzia eta aipamen bibliografikoak nola egiten dituzten, eta baita plagio akademikorik egiten duten ezagutzea. Azterketa egin da Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten ziharduten ikasleekin eta beren irakasleekin. Ikerketa-aparatuan metodologia kuantitatibo eta kualitatiboak uztartu dira: galdetegiak eta eztabaida-taldeak. Emaitzek erakusten dute ikasleak ez direla ohartzen erreferentzia eta aipamen bibliografikoen erabileraren garrantziaz, eta gutxitan plagiatzen duten sentipena dutela, nahiz eta irakasleen artean plagioa arazo bihurtu den sentipena dagoen.

Artikulua hemen: http://rusc.uoc.edu/ojs/index.php/rusc/article/view/v9n2-egana

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu