Emakume irudigileak Euskal Herrian


1902. urtean, Beatrix Potter britainiarrak bere lehen ipuin ilustratua argitaratu zuen, egun oso ezaguna eta baloratua den The Tale of Peter Rabbit. Garai horretan, literatura zein ilustrazioa gehienbat gizonezkoen esku izanik, Potterri izugarri kostatu zitzaion editore bat aurkitzea obra argitaratuko ziona. Egun, 110 urte geroago, egoera ezberdina dela bistakoa da, baita Euskal Herrian ere.

Asteburu honetan Durangoko Azokan izan naiz eta gogoan nuen susmo bat egiaztatu ahal izan dut. Alegia, nahiz eta gizonezkoak izan testu gehienen ekoizleak, Euskal Herrian, haur eta gazte literaturako ilustrazioari dagokionez, emakumeen lanak gailentzen ari dira nabarmen.

Haurrentzako albumak sortzeko azken urteotako Etxepare saria kontuan hartuz gero, adibidez, sariaren azken bost urtetako irabazleak emakumeak izan dira; eta baita Peru Abarka album lehiaketan ere. Komikigintzan, ordea, ez da gauza bera gertatzen; autore gehienak gizonezkoak dira. Eta bitxia da datu hori, izan ere, bietan, komikietan nahiz albumetan, irudia lantzen da.

Zergatik? Genetika kontua ote da? Emakumeek gertuago sentitzen ote dugu bat edo beste? Beharbada ekoizlearen edo sortzailearen generoa bat datorke kontsumitzailearenarekin. Nolanahi ere den, ez dugu arrazoi hipotetikoetan arakatuko, datua interesatzen zaigu: euskal emakume irudigileen uzta handituz doa egunez egun. Berria pozgarria da.

Horregatik, artikulu honetan, Euskal Herriko emakume irudigileei nolabaiteko omenalditxo gisa, beren lanen berri eman nahi dut. Horretarako, guztiak aipatzea luze joko lukeenez, zerrendan gustukoenak zaizkidan euskal ilustratzaile gazteenen lan nagusiak sartu ditut.

Aitziber Akerreta (Iruñea, 1979)

Maggie, kaleko neska bat

Motozerra

Bloga

Eider Eibar (Zornotza, 1980)

Egizu lo

Musuen gustua

Ilustratzeaz gain, sorkuntzarekin lotutako beste hainbat lan ere egiten ditu, horma irudiak edota animazioak, esaterako.

Webgunea

Maite Gurrutxaga (Amezketa, 1983)

Alex, nire laguna (Etxepare saria, 2009)

Joseba Sarrionandiaren Gau ilunekoak

Bloga

Leire Salaberria (Andoain, 1983)

Euria ari duenean (Etxepare saria, 2010)

El señor Ramon y la señora Ramona

Bloga

Miren Asiain (Iruñea, 1988)

Hara! (Etxepare saria, 2011)

Bloga

 

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu