Nola ebaluatzen dute Interneteko informazioa unibertsitate-ikasleek? Ikasleek eta irakasleek diotena.


Edutec: Revista electrónica de tecnología educativa aldizkarian argitaratu berri dugu artikulu bat, ¿Cómo evalúan la información de internet los estudiantes universitarios? Lo que dicen los estudiantes y sus profesores , aztertzen duena unibertsitate-ikasleek nola ebaluatzen duten Interneteko informazioa, bereziki unibertsitateko lanak egiteko behar duten informazioa bilatu behar dutenean.

Internetek eraldaketa handia ekarri du informazioa zabaldu eta publikatzeko dinamikan eta gaur egun informazioa sarean auto-publikatzea oso erraza eta azkarra da: informazioa publikatzeko aukerak biderkatu egin dira, publikatzeko dauden tresna eta baliabideak gero eta garatuagoak dira, eta publikazio-euskarriak ere asko sinplifikatu dira, bereziki irudiei eta ikus-entzunezko formatuei dagokienez. Gainera, informazioaren denbora- eta espazio-dimentsioak ere aldatu egin dira: berehala publikatzen eta zabaltzen da informazioa, klik batean esango genuke, eta, era berean, berehala alda daitezke bai informazioa bera, baita formatua, eta baita informazioa kokatua dagoeneko zerbitzaria ere. Honen ondorioz ikasleek ageriko zailtasunak dituzte bilatzen duten informazioa ebaluatzen eta aukeratzen. Ikerketa egin da Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Lizentziako ikasleekin eta beren irakasleekin.

Txema Egaña, Aitor Zuberogoitia, Amaia Pavón eta Luis Brazo

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu