Google Scholar Citations, H indizea eta In-Recs inpaktu-indizea


Google Scholar Citations frogatu berri dut eta tresna interesgarria dela iruditzen zait, arrazoi hauengatik:

  • Ikerlarien argitalpen guztiak bilduta edukitzeko era erraza eta automatikoa. Oso erraza da norberaren profila sortzea eta era automatikoan biltzen dizkizu Interneten argitaratuta dituzun argitalpenak.
  • Profila publikoa egiten bada edonork du sarbidea zuk egindako lanetara.
  • Zure argitalpenak nork aipatzen dituen une oro jakin dezakezu.
  • Argitalpenen inpaktua neurtzeko H Indizea kalkulatzen dizu era automatikoan. Gero eta gehiago erabiltzen da indize hau eta aski ezaguna egiten ari da.

Tresna honek aukera asko zabaltzen ditu aipamenen bidez egiten diren inpaktu neurketetan eta argitalpenen ikuspenean. Hemen ikus dezakezue neure profila.

Honen harira, jakin berri dugu In-RECS inpaktu-indizea ez dela gehiago eguneratuko, ez duelako izango laguntza ekonomikorik. Hona hemen honen inguruan eurek atera duten komunikatua.

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu