Komunikazioa erakundeetan, Aditukom, aditu tituluko proiektuak


Aurtengo Aitukom-eko edizioa ere aurrera doa eta ikasleek ilusio handiz ekin diote proiektuei. Gure aditu tituluaren helburu nagusia da erakundeen komunikazioan trebatzea da eta proiektuaren helburu nagusia da erakunde bateko arazo komunikatibo erreal bati erantzuna bilatzea. Hona hemen aurtengo ikasleek proposatu dituzten proiektuetako batzuk:

  • Euskadiko Gazte Kontseiluko elkarteek EGKri buruz duten irudia hobetzera zuzendua egongo den aniztasunaren kudeaketan oinarritutako barne komunikaziorako plangintza bat diseinatzea.
  • Zientzia Kaiera (zientziakaiera.com) bloga euskarazko zientzia-dibulgazioko erreferente bilakatzeko asmoz, zientzia- dibulgazioa Interneten lantzeko, irizpideak, baliabideak eta estrategiak aztertzea eta antzematea Zientzia Kaieran aplikatzeko.
  • Sarean jarraitu beharreko estrategiarik eraginkorrena zehaztea, baliabideak optimizatuz eta sinergiak baliatuz, beti ere, kontutan izanik irudi bateratua eman nahi dela,  baina herrialde bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta.
  • Fagor Etxetresnen krisiari hedabideek emandako tratamenduaren azterketa egitea.
  • Oñatiko kultur eskaintzaren planteamendua birdefinitzea transmediaren bitartez. Proiektuaren helburua da, hutsetik hasita, marka bat eraikitzen jakitea.
  • H-enea Living Labeko komunikazio plana-estrategia egin eta euskarri digital zein sareko hedapena burutuko da.
  • Jakiunde erakundeko barne eta kanpo komunikazioa definitzea.
  • Laboral Kutxaren bezero, ez bezero eta entitateko langileen artean, bere konpetidore zuzenen gainetik posizionatu online banka zerbitzuaren irudia
  • Komunikazio enpresa baten marka eraikuntza.

Erronka polita eskuartean daukaguna.

Iruzkin 1 dago

Zurea gehitu
  1. 1
    Bilbon eskainiko da Komunikazioa erakundeetan aditu tituluaren hurrengo ikasturteko edizioa

    […] Aurreko edizioetan bezala, aditua urrian hasi eta ekainean bukatuko da ikasleen proiektuaren aurkezpen akademikoarekin. Hori izango da-eta, oraingoan ere, graduondoaren ardatza: komunikazioarekin lotuta, ikasleak egin behar duen proiektu erreala. Beti ere, lan hori egiteko, ikasleak izango du unibertsitatearen tutorearen gertuko laguntza. (Esaterako, bukatzear dagoen aurtengo edizioan, hautxek dira lantzen ari diren proiektuak). […]

+ Iruzkin bat laga