Kontuan hartzeko moduko Gradu Bukaerako Lanak, Ikus-entzuneko Komunikazioa graduan


Gradu Bukaerako Lan (GBL) interesgarriak egin ziren iazko ikasturtean MUko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduan. Horietako batzuk, gainera, sona handia lortu dute eta, unibertsitatearen mugak gaindituta, han eta hemen ere zabaldu izan dira. Esaterako, iaz  4. mailako ikasleek egindako zenbait ikus-entzunezko txertatu izan dira ETBren programazioan.

Komunikazio esparruko denetariko lanak egin ziren 2012-2013 ikasturteko GBLtan, hala nola komunikazio planak, Berria egunkarirako birdiseinu proposamena, Internet atarien bideragarritasun plana, Internet bidezko publizitate formatu berrien azterketak… baina, berebiziko zabalkundea izan dute ikasleek egindako ikus-entzunezkoak, zehatzago esanda, dokumentalak.

Sorta honetan bildu ditugu iazko ikus-entzunezko GBL aipagarri batzuk:


“Erretenak. Y belaunaldia eta transmisioa”. (Egileak: Ander Bolibar eta Kepa Matxain)
“Y belaunaldia” eta kulturgintza ardatz ditu Erretenak dokumental laburrak. Honako  hau  da lehendabizikoa lana Euskal Herrian kontsideratzen dituena 1980-2000 urteen artean jaiotakoak pertsonak talde gisa.

 

“Euskaraz bizi Laskorain ikastolan”. (Egileak: Izarne Olano eta Aritz Larreta)
Dokumentalak kontatzen du zelako eragina izan duen Tolosako Laskorain ikastolan abian jarritako Euskaraz Bizi egitasmoak. Horretarako, dokumentalak biltzen ditu proiektu pedagogiko horren bueltan ibilitakoen testigantzak, bizipenak eta oroitzapenak. Dokumentalean parte hartu dute, besteak beste, Emeterio Zaldibiak, Kike Amonarrizek, Itziar Zabalak, Lorea Berasategik eta Txoan Ormazabalek.

 

“Mondra Futbol Taldearen 100. urteurrena”. (Egileak: Oihan Vitoria eta Jokin Uribetxebarria)
Protagonistei egindako elkarrizketaren bidez, dokumentalak jasotzen du Arrasateko Mondra Futbot Taldearen 100 urteko historia. 1913. urtean sortutako taldeak jarraitzen du izaten ezinbesteko erreferentzia Arrasateko kirol esparruan.

 

“Badira, bagara” (trailerra). (Egileak: Marta Prol, Itsaso Frau eta Olatz Artola)
Tuterako Argia ikastola ikur bat da euskaldunentzat: zailtasunak-zailtasun, 28 urte daramatza Nafarroako Erribera euskalduntzen. Dokumentalak erakutsi nahi ditu, batetik, Argia ikastolaren egoeraren gordintasuna eta, bestetik, azaleratu zonalde horretan euskararen alde egindako lan eskerga.

 

“BertsoaZUztartuz”. (Egileak: Maialen Torres eta Eli Agirre)
Dokumentalak jasotzen du Zumarraga Urretxuko Bertso Eskolak urtero antolatzen duen Martxoan Bertsoa ekimenaren ibilbidea, eta, bide batez, azaldu bertso eskolaren urteetako lana eta jarduna. Bideoan zehar, bertso zaharrak eta berriak ikusi ahal izango dira, baita egitasmo horretan bizi izandako momentu gogoangarriak ere.

 

“Kulturmena”. (Egileak: Miren Ormazabal eta Ariane Irazusta)

Kulturmena dokumentalak jorratzen du Hego Euskal Herriko ONCE erakundeak eskaintzen dituen kultur ekintzak. Izan ere, itsu eta ikusmen urritasuna dutenek hainbat aukera izaten dituzte eskura erakunde horrek eskainita. Eta, horixe da, hain justu ere, dokumentalak erakutsi nahi duena: ekintza kultural horiek partaideei eskaintzen dizkieten integraziorako bideak. Protagonistek lehen pertsonan kontatuko dute euren esperientzia eta euren bizitzari ONCEk egindako ekarpena.

 

Athlon enpresarako bideo sorta. (Egileak: Mikel Blasco eta Aitor Bereziartua)

Athlon erakunde arrasatearrak sustatu nahi du bizimodu osasungarria herritarren artean. Ikus-entzunezko sorta labur honen bidez, enpresa horrek bultzatutako zenbait ekimenen berri eman da. Guztira, lau piezek osatzen dute bilduma.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu