Aretxabaletara Erasmus egitera


Mondragon Unibertsitateak kaleratu du Komunikazioko 2014-2015 nazioarteko programa, Aretxabaletara etor daitezen atzerriko Erasmus ikasleak seihileko bat igarotzera Ikus-entzunezko Graduan. Ingelesez izango dira ikasgai guztiak (30 ECTS) eta gure ikasleekin batera arituko dira ikasgaietan ingelesez.

Aurreko zazpi edizioetan Komunikazioa, Kazetaritza edo Ikus-entzunezko graduak ikasten ari diren ikasle europarrak etorri izan dira guregana, eta zortzigarren edizioan ikasle hauek gurekin izango dira 2015eko urtarrilaren 26tik ekainaren 12ra arte.

Ikasle gehienak etortzen dira European Journalism Training Association (EJTA) sareko kide diren Komunikazio Fakultateetatik. HUHEZI Fakultatea sare honetako kide da 2008. urtetik.

Informazio guztia hemen topatu daiteke, Media and Communication International Programme at Mondragon University

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu