Ikerketa baten harira, zozketaren irabazlea


Tesira bidean, Mondragon Unibertsitateko ikasleen artean ikus-entzunezko ikerketa bat egiten ari naiz. Helburua da ezagutzea zein den gazteen ikus-entzunezko kontsumoa – izan ohiko telebistan, izan Interneten -,  eta berau partekatzeko daukaten ohitura. Horri buruzko informazioa jasotzeko, ikerketak bi fase ditu: datu kuantitatiboak jasotzeko galdetegia baliatu da; eta ondoren, datu horietan sakontzeko, eztabaida-taldeak antolatuko dira.

Galdetegiak apirilak 24 eta maiatzak 12 bitartean pasatu ziren. Galdetegia erantzuteagatik, ikasleek aukera zuten zozketa batean parte hartzeko. Zein zen zozketaren saria? Bi lagunentzat gaua eta gosaria, Zumaiako Landarte landetxean (hemen landetxeko argazkiak). Guztira 485 ikaslek bete zuten galdetegia, eta beraz, ikasle guzti hauen artean egin zen zozketa atzo, maiatzaren 27an.

Irabazlearen izena blog honetan argitaratuko zela agindu nuen. Bada, zozketaren irabazlea da  Azkoitiko Libe Izagirre, Haur Hezkuntzako 3. mailako ikaslea.

Bestalde, arestian esan bezala, galdetegiaren emaitzak aztertu ondoren, eztabaida-talde batzuk antolatuko ditut gaiaren inguruan sakondu ahal izateko. Eztabaida-talde horiek datorren ikasturte hasieran egingo dira, eta horretarako ere ezinbestekoa da ikasleen parte hartzea. Dagoeneko ikasle batzuk agertu dute eztabaida-talde horietan parte hartzeko prestutasuna. Mondragon Unibertsitateko ikaslea bazara, eta prest bazaude ordu beteko solasaldi batean parte hartzeko, bidali mezu bat ondorengo helbide elektronikora: iastigarraga@mondragon.edu

Eskerrik asko ikerketan parte hartu duzuen guztioi, zuen erantzunik gabe ezinezkoa litzatekeelako ikerketa hau aurrera eramatea.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu