2013-2014 ikasturteko Gradu Bukaerako Lanen aurkezpen publikoa eta Kimu Berri sariketa


Ekainaren 20an egin zen lehenengoz Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradu Bukaerako Lan (GBL) onenak saritzeko lehiaketa. Lehiaketa hau Kimu Berrik babestu zuen, gazteen ekintzailetasuna sustatzeko helburua duen ekimena berau, eta komunikazioko hiru proiekturik onenak, 350, 300 eta 250 euroko saria jaso zuten. (Hemen ikus daiteke ekitaldi osoa).

Gauzak horrela, Aretxabaletako campusean bildu ginen komunikazioko ikasleak, irakasleak eta GBLak gauzatu diren erakunde eta enpresetako ordezkariak, 4. mailako 13 proiektuen berri jasotzeko. Aurkeztutako proiektuak, ikasturte honetan ekoiztutako lanak dira, eta horietatik asko amaituta badaude ere, beste hainbat amaitze-fasean daude egun. Orotara, 12 proiektu aurkeztu ziren lehiaketan (lotura honetan argazki galeria):

1. proiektua

  • Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen zuzendaritza.
  • Lana: Euskal kultur ondare ez-material baten azterketa: Aurreskua.
  • Ikasleak: Beñat Flores, Maider Juaristi eta Aitana Duque.

2. proiektua

  • Erakundea: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Lana: Ika Mizka euskararen sentsibilizazioaren aldeko egitasmoa hobetzeko proposamenak.
  • Ikasleak: Itsaso Etxebarria, Maria Ayerbe eta Maite Salaberria.

3. proiektua

  • Erakundea: Basque Culinary Center (MU)
  • Lana: Unibertsitateen nazioartekotza, estrategiak, mundu globalizatu batean: BCC kasua
  • Ikasleak: Janire Zubizarreta, Ander Larrañaga eta Odei Esnaola.

4. proiektua

  • Erakundea: Goiena Komunikazio Taldea
  • Lana: Telebista saioa: Gazteentzako saio berritzailea.
  • Ikasleak: Iñaki Cacho, Eneritz Fernandez eta Julene Lopez.

5. proiektua

  • Erakundea: Xabier Urmeneta eta Bertha Gaztelumendi Zaharrak berri egitasmoaren arduradunak.
  • Lana: Zaharrak Berri: memoria historikoa berreskuratzeko proiektua.
  • Ikasleak: Marino Pardo, Imanol Luque eta Ander Arregi.

6. proiektua

  • Erakundea: Txatxilipurdi elkartea.
  • Lana: Usaetxe, belar printzak asfaltoan.
  • Ikasleak: Imanol Beloki eta Peru Arregi.

7. proiektua

  • Erakundea: Tokikom euskarazko tokiko hedabideen elkartea.
  • Lana: Rockabox publizitate-ereduaren egokitzapena tokiko hedabideetan.
  • Ikasleak: Yasne Salegi eta Laida Aranburu.

8. proiektua

  • Erakundea: Arrasateko Emakume Txokoa (Arrasateko Udala).
  • Lana: Arrasateko feminismoaren historiak.
  • Ikasleak: Laida Beristain, Amaia Garate eta Garazi Lertxundi.

9. proiektua

  • Erakundea: HEKIMEN euskarazko hedabide ez publikoen elkartea.
  • Lana: Sare sozialen erabilera eredugarria EHko tokiko, eskualdeta nazio mailako hedabieetan.
  • Ikaslea: Itsasne Bermudez.

10. proiektua

  • Erakundea: Orbea.
  • Lana: Monegros eta Paxavant txirrindu lasterketen komunikazio kanpaina.
  • Ikasleak: Mikel Fernandez eta Manex Zabala

11. proiektua

  • Erakundea: Gorabide gobernuz kanpoko erakundea.
  • Lana: Boluntariotzari buruzko dokumentala
  • Ikasleak: Mikel Hernandez, Lander Diego eta Naia Laka.

12. proiektua

  • Erakundea: Ikasleak.
  • Lana: Erruari buruzko fikziozko film laburra
  • Ikasleak: Ainhoa Garcia, Amaia Badiola, Jone Albeniz eta Andrea Lopetegi.

Bost minutuko aurkezpenetan ikasleak gai izan ziren GBLaren helburuak azaltzeko, eta aukera izan genuen hainbat ikus-entzunezkoren irudiak ikusteko; bitartean, lau lagunez osatutako epaimahaiak, aurkezpenak ebaluatu zituen, argienak eta orijinalenak saritzeko. Epaimahaia osatu zuten Idoia Astigarragak eta Aitor Zuberogoitiak, MUko Ikus-entzunezko Komunikazioa departamentuko irakasleek, Mikel Orobengoak, Enpresako Zerbitzu Aurreratuetan Berrikuntzako zuzendariak (ISEA) eta Kimu Berriko arduradunak, eta Koldo Azkoitiak, Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Ekonomikorako Agentziaren zuzendariak.

Honakoak izan ziren saria jaso zuten hiru proiektuak:

1. saria (350 euro): Euskal kultur ondare ez-material baten azterketa: Aurreskua.

Ikasleak: Aitana Duque, Beñat Flores eta Maider Juaristi.

Captura de pantalla 2014-06-24 a la(s) 16.46.37

 

2. saria (300 euro): Unibertsitateen nazioartekotza, estrategiak, mundu globalizatu batean: BCC kasua.

Ikasleak: Ander Larrañaga, Janire Zubizarreta eta Odei Esnaola.

Captura de pantalla 2014-06-24 a la(s) 16.45.40

 

3. saria (250 euro): Rockabox publizitate-ereduaren egokitzapena tokiko hedabideetan.

Ikasleak: Laida Aranburu eta Yasne Salegi.

Captura de pantalla 2014-06-24 a la(s) 16.45.11

Ekitaldiak izan duen garrantziaz jabetuta, balantze positiboa egiten diot lehiaketari, batetik, aurtengo ikasturtean gauzatu diren proiektu denetarikoak ezagutzeko plaza aproposa izan zelako, begi-bistakoa izan baitzen aurtengo uztako lanen maila altua. Horrez gain, enpresa mundua eta administrazio publikoa unibertsitatearekin elkarlanean aritzearen premia agerian geratu zen, ikasleen proiektuek oso era egokian eta eraginkorrean erantzun baitiete haien premiei. Motibatuta eta pozik gaude, beraz, jarraipena emateko ekimenari.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu