Abenduaren 11n, Komunikazioa erakundetan aditu tituluari buruzko informazio saio irekia


2014ko abenduaren 11n, Aretxabaletako campusean, arratsaldeko 18:30etan, Informazio saioa egingo dute Komunikazioa erakundeetan aditu tituluko arduradunek. Saioaren helburua da grauondoaren gaineko informazio guztia ematea ikastaroa egiteko interesa duten guztiei. Komunikazioa erakundeetan aditu titulua 2015eko urtarrilaren 14an hasiko da eta urte bereko uztailean bukatuko da.

Informazio saioa irekia da, baina, interesatuek aldez aurretik izena eman behar dute hurrengo helbidean: informazio saioa (abenduak 11).

Mondragon Unibertsitateko aditu titulu propio hau zuzenduta dago lanean diharduten pertsonei eta lizentziadun berriei. Batetik, lanean dabiltzanei enpresa, elkarte eta erakundeetan, batez ere, komunikazioan, kudeaketan, koordinazioan edo zuzendaritza lanetan. Bestetik, oso ikastaro  egokia da enpresa-komunikazioaren nondik norakoak ezagutu eta menderatu nahi duten lizentziadun zein gradudunentzat, bereziki ikasketa hauek dituztenentzat: Ikus-entzunezko Komunikazioa, Humanitateak eta Enpresa, Kazetaritza, Lan Harremanak eta Industria Antolakuntza Ingeniaritza.

Komunikazioa erakundean aditu tituluaren hirugarren edizio honetan berebiziko garrantzia emango zaio bi gairi: aurrez aurreko komunikazioari eta erakundeen hizkuntz politikari komunikazioan, alegia, euskarak erakundeen komunikazioan hartu behar duen tokiari.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu