Enpresak bidelagun 2014-2015 ikasturteko Gradu Bukaerako Lanetan


Joan den arazoaren 5ean aurkeztu zitzaien ikasleei Gradu Bukaerako Lanen proposamenak. Lehenengoz gainera, proposamenen aurkezpena egin zen enpresa eta erakundeetako ordezkarien eskutik. Izan ere, aurreko ikasturtean hasitako bideari jarraiki, Gradu Bukaerako Lanak lotuta daude, hitzarmen bidez, erakunde eta enpresekin.

Gradu Bukaerako Lanak egingo dituzte Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 4. mailako ikasleek. Eta, proiektu horiek guztiak egingo dira, okerrik ezean, otsailetik ekainera bitartean bi edota hiru ikasleko taldetan. Hain zuzen, ekainaren 19an proiektu guztien aurkezpen publikoa egingo da enpresen ordezkarien aurrean. Gainera, aurkezpen horiek baliatuko dira Kimu-Berri sariak banatzeko.

Ondorengoak dira 2014-2015 ikasturtean ikasleei aurkeztutako proiektuak:

  1. Debagoienean harrera protokoloa eratzeko prozesua grabatu eta gizarteratzea (Gipuzkoako Foru Aldundia)
  2. Euskal kultur ondare ez-materialaren zaintza eta zabalkundea (Eusko Jaurlaritza)
  3. ETB 1-eko saio multimedia baten eragina aztertu eta bere presentzia eta nabarmentasuna areagotzea (EiTB)
  4. Debagoieneko eskaintza turistikoaren aurkezpena (Debagoieneko Mankomunitatea)
  5. TENTU aldizkari elektronikoa (ISEA)
  6. “Elkarrekin Zuberoan” Euskal Herri osoko udalekuak (Udalbiltza)
  7. KOES – Komunikabideen Errentagarritasun Soziala (HEZIKOM)
  8. Bilbo Hiria sustatzeko proposamenak (Bilbo Hiria)
  9. Eskaparate interaktiboak (Mondragon Lingua)
  10. Herri moneta (Bagara eta Lanki)
  11. Zeintzuk dira twitterreko esperientzia arrakastatsuak euskarazko hedabideen artean? Zergatik?  Interneteko dekalogorik euskal hedabideetan? Community managerrik bai euskal hedabideetan? (Hekimen)
  12. Irrien lagunak eta gizartegintza: bizipoza eta elkartasuna auzolanean (Irrien lagunak)
  13. Hizkuntza lankidetzaren hamarkadaz (Garabide)
  14. MUkide ikasle ohien komunikazio plana eta komunikaziorako piezen ekoizpena (Mondragon Unibertsitatea)
  15. EKTren 5. edizioaren hedapena komunikabideetan (EKT)

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu