Lekeitioko Euskal Zine Bileran


Azaroaren 23tik 27ra egingo da aurten, Lekeitioko 37. Euskal Zine Bilera. Jaialdiaren webgunean jartzen duen bezala, euskara eta ikus-entzunezkoen mundua uztartzeko ahaleginean sortutako ekimen bat izan zen.

37. edizio honetan, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko komunikazioa graduko presentzia inoiz baino nabarmenagoa izango da. Izan ere, ikasleek graduan egindako hiru lan eta GBL (Gradu Bukaerako Lana) lehiatuko dira. Honako hauek lanak:

1. Anonymous (Ainhoa Garcia, Odei Esnaola, Janire Zubizarreta, Andrea Lopetegi, Ander Larrañaga)

2. Oh! La La  (Marino Pardo, Lander Arregi, Eneritz Fernandez, Imanol Luke, Julene Lopez, Iñaki Cacho)

3. Positibatzea (Itxaso Echeverria, Amaia Badiola, Maite Salaberria, Itsasne Bermudez, Maria Ayerbe)

4. M, Mendeku istorio bat. (Andrea Lopetegi, Ainhoa Garcia Amaia Badiola eta Jone Albeniz) 

Zarautzen erosi zuen laburrak ere parte hartuko du, bertan zuzendari eta gidoilari lanetan ibili naiz.

Horrez gain, mahai inguru bat antolatu dute eta bertan nik hartuko dut parte, Begoña Del Teso zinema kritikari eta kazetariarekin eta Ane Muñoz zinegile eta kazetariarekin. Mahainguruaren izenburua: “Zinema begiratu eta uletu. Nola?”.

Mikel Garcia kazetari eta moderatzaileak proposatutako ildoak honako hauek lirateke:

  • Aurreikuspenek/espektatibek duten eragina, zine-kritikak tarteko.
  • Zinemaz dugun ezagutzak nola janzten duen gure begirada.
  • Istorioa/gidoia vs. aspektu formalak/estetikoak/narratiboak/teknikoak.
  • Zuzendari eta aktoreen lanaren pisua. Lerro artean irakurtzeko gaitasuna eta metodoak (pelikularen mezuak, sinbologia, metaforak…)
  • Pelikularen generoaren araberako balorazioa. Film labur-luze, dokumental-fikzio, animazioa…
  • Pelikula motaren araberako exijentzia maila. Aurrekontuaren eragina. Pelikula ‘handiak’ vs. pelikula ‘txikiak’.”

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu