Lanean ikasiz, ikasleen uzta aberatsa


Joan den astean bukatu zen lehen lauhilekoa, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko komunikazioko ikasleentzat. Ikaste prozesuaren bizkar hezurra, lauhileko bukaerako proiektua da. Ikasleak lanean jartzen ditugu, eta lau eguneko epean egin behar izaten dute lan gotor bat:

Lehen mailako ikasleek aldizkari digitala egin dute: 24 ikasleko bi taldek aldizkari bana osatu dute, ipad eta tableterako. Komunikazio Digitala, Diseinuaren Oinarriak, Hizkuntzak, Argazkigintza eta Ikus Entzunezko Dokumentazioa ikasgaietan ikasitakoetan oinarritu behar izan dute aldizkaria egiteko. Ikasle bakoitzak artikulu luze bat euskaraz, eta zatidura bana ingelesez eta espainolez. Aldizkari horietarako elkarrizketak egin dizkiete, besteak beste, Borja Semper eta Evaristori.

Bigarren mailako ikasleek erreportajeak egin dituzte, bai idatzizkoak, bai ikus-entzunezkoak. Deontologia, Zuzenbidea, Kazetaritza Idazketa, Ikus-entzunezko Lengoaia eta Albistegia Proiektua ikasgaietan ikasitakoa jarraitu dute lan horretarako. Suizidioa, eutanasia, homofobia eta arrazakeria gaien inguruko erreportaje sakonak egin dituzte. Horrez gain, Eguberriko oporretara joan baino lehen, telebistako albistegia ere produzitu zuten.
Hirugarren mailako ikasleek dokumentala egin dute lauhileko amaierarako, Dokumentala, Produzkioa, Argia, Soinua, Ikus-entzunezko errealizazioa eta Grafismoa uztartuz.

Laugarren mailako ikasleek film laburra egin dute, Film Laburra, Aktore Zuzendaritza, Ikus-entzunezko Sistemaren Egitura eta Enpresen Eraketa ikasgaiak uztartuz. Lana ez da mugatzen film laburrera soilik; filmaren promoziorako pausoak ematea ere eskatzen zaie: trailerra, making off-a, filmaren webgunea eta abar.

Proiektu horiez gain, ikasgaietan lan franko egin dute. Ikasleei eskatu zaie, adibidez, elkarrizketak egiteko, eta beren blogera transkribatzeko. Ia ehun bat elkarrizketa egin dituzte (besteak beste Bernardo Atxaga, Ines Osinaga, Itziar Ituño, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Amaia Agirre, Onintza Enbeita, Martin Berasategi, Joseina Etxeberria, Edu Murumendiaraz, Iker Galartza); eta erreportajeetarako egin dituztenak gehituta, Euskal Herriko txoko ezberdinetako dozenaka pertsona gehiagorekin bildu dira.

Zerrendan honetan ageri da elkarrizketa horien lagin bat.

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu