Huhezinemaren 8. edizioa egingo da apirilaren 28tik 30era


Apirilaren 28tik 30era, Aretxabaleta Arkupe kultur etxean, Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia egingo da. Huhezinema ez da ohiko lehiaketa bat, izan ere, ikasle talde batek antolatutako jaialdia da; hain zuzen, ere MONDRAGON UNIBERTSITATEko Ikus-entzuneko Komunikazioko 4. mailako ikasleek antolatzen dute euskal film laburren lehiaketa. Horretarako, 10 laguneko osatutako taldeak  graduko Kultur ekitaldien antolaketa izeneko materiaren baliatzen dute.

Zortzigarren edizio honetara, guztira, Euskal Herritik eta kanpotik etorritako 111 film labur aurkeztu dira. Horietatik guztietatik, 86 film labur Sail Ofizialera aurkeztu dira (hemen, finalerako sailkatutako lanak); 13 film labur, aldiz, MONDRAGON UNIBERTSITATEko ikasleen lehiaketara, eta, azkenik, 12 lan Basque Culinary Center lehiaketara. Irabazleen artean, 4.000 eurotik gorako sariak banatuko dira.

Aurtengo edizioko epaimahaikideak hurrengo adituak izango dira: Lara Izagirre zine zuzendaria, Pello Gutierrez zinegilea eta produktorea eta Ines Intxausti kazetaria eta Zinebi zine jaialdiko antolaketa batzordekoa.

Sail Ofizialeko lan finalisten proiekzioa eta sari banaketa ekitaldia apirilaren 30ean egingo da Aretxabaletako Arkupe kultur etxean, arratsaldeko 17:00etan hasitako ekitaldian, baina, hitzordu hori iritsi artean badago zer ikusia Aretxabaletan….

EGITARAUA

Apirilak 28, asteartea

  • 21:00-22:00 Kalejira arratsaldean eta ordu beteko emanaldia Aretxabaletako Herriko Plazan.

Apirilak 29, asteazkena. (Aretxabaletako Arkupe Kultur-etxean)

  • 10:00-13:00 BCC eta MUko Ikasleen Lehiaketara aurkeztutako lanen emanaldia (10 minutuko bi etenaldi).
  • 16:00-18:00 Gorka Cornejoren hitzaldia: Musika zineman.

Apirilak 30, osteguna. (Aretxabaletako Arkupe kultur etxean)

  • 17:00-20:00 Finalisten emanaldia (10 minutuko etenaldia).
  • 20:00-20:30 Sari Banaketa.
  • 21:00- 22:00 Luntxa Ausolan enpresaren eskutik. (Orly tabernan).
  • 22:00- 23:30 Kontzertua: Los Galerna. (Orly tabernan).

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu