Tesia aurkezten barne komunikazioari buruz


Joan den martxoaren 25ean, asteazkena, aurkeztu nuen doktorego tesia MONDRAGON UNIBERTSITATEko Enpresen Zuzendaritza programaren baitan. Ikerlanaren helburu nagusia izan da ezagutzea zelako pertzepzioak eta nahiak dituzten langileek barne komunikazioari buruz Fagor Automation Kooperatiba Elkartean. Horretarako, aztertu da: batetik, zer pertzepzio duten langileek kooperatibak ematen dien informazioei buruz; bestetik, zer pertzepzio duten langileek kooperatibako arduradunek beraien kezkak eta nahiak entzuteari buruz; eta azkenik, zer pertzepzio duten langileek kooperatibako barne komunikazioko ekintzei buruz. Era berean, eta ezberdintasunik dagoen jakite aldera, pertzepzioak horiek guztiak ikertu dira kontuan izanik ondorengo aldagaiak: organoetako partaide, esku lan mota, lan egoera eta egoitza. Halaber, ikerketa burutzeko baliatu dira galdetegiak eta elkarrizketa erdi egituratuak.

Emaitzei dagokionez, nabarmendu nahiko nuke ondorengoa: orokorrean, batez beste, langileak pertzepzioa dutela informatuak daudela kooperatibaren helburuei, jomugei, emaitzei eta gainontzeko informazioari buruz, nahiz eta aldagaien artean ematen diren ezberdintasun estatistiko esanguratsuak.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu