Ikasleek egindako animaziozko filmak


Animazioa boladan dago azken urteotan. Nork ez ditu ikusi, adibidez, Pixar ekoiztetxeak sortutako azken filmak?

Dena den, animazioa sortzea gustuko dugunok argi daukagu, egun eskura ditugun baliabideekin nekez lortuko ditugu Pixar-ek lortzen dituen emaitzak (teknikoki ez, behintzat).

Baina posible da beste mota bateko animazioa sortzea, Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 3. mailako ikasleek erakutsi diguten bezala.

film laburrr1.jpganimazioa 222.jpganimazioa 3.jpg

Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 3. mailako ikasleen film laburrak

Animaziozko teknika zuzenenekin mugimendu oso biziak eta dinamikoak lor daitezke inongo animazio-software espezializaturen beharrik gabe, soilik fotogramak ordezkatuz. Hori bai, 24 irudi behar dira segundo soil bat lortzeko!

Teknika horiekin egindako lehendabiziko lanak 1926koak dira. Zehazki, ebakigarrien teknikaz egindakoak dira, kartulinekin, alegia. Maisu-lan horien egilea Lotte Reininger da. Bere filmak ikusgarriak dira (oraindik ere!), eta hori kontuan izanik garai horretako teknologia oso mugatua zela. Bere lanen artean, esaterako, “The Adventures of Prince Achmed” eta “Papageno” dira aipagarriak.

Aurten MONDRAGON UNIBERTSIATEko Ikus-entzunezko 3.mailako ikasleek teknika tradizional horiek berreskuratu eta film labur zoragarriak egin dituzte. Batzuek Lotte Reininger ebakigarrien teknika baliatu dute, adibidez, “Lorearen Mendekua” filmaren egileek. Baina, oro har, mota guztietako teknikak frogatu dituzte, esate baterako, marrazkiekin, rotoskopiarekin eta panpinekin. Film guztiak ezberdinak eta oso originalak izan dira.

Hilabete eta erdi eskas besterik ez dute izan horretarako eta, nahi bezain landuak ez dauden arren, esperientzia polita eta aberasgarria izan da, zalantzarik gabe.

Captura de pantalla 2015-05-28 a la(s) 20.54.20.pngCaptura de pantalla 2015-05-28 a la(s) 20.54.38.png

Lorearen mendekua film laburra (Aritz Aranburu, Lander Varona, Dani Sánchez, Adrian Alonso).

Ikasleen animaziozko film laburrak:

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu